Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

[Erreportajea] Musika elektronikoak Mosku plaza hartuko du bihar

Gazteria arloak eta Lotura kultur elkarte irundarrak Elektronikale aire libreko eta doako jaialdia antolatu dute. Horrez gain, bi tailer prestatu dituzte gaurko Martindozenean, musika estilo horretan sakontzeko.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/05/05

Musika elektronikoaren zaleak zorioneko dira, musika estilo hori jorratzen duen jaialdi bat lurreratuko baita Irunen: Elektronikale festibala. Musika elektronikoak Mosku plaza hartuko du bihar arratsaldean (larunbata), 17:00etatik 22:30era, Espainiako Estatuko «izen oneko» bost artistarekin: Aines B2B Nahoomie; Merca Bae; VVV eta Trippin’You; Never Agent; eta Playdoo eta rata.deinternet B2B Robzzz. Festibala ateak zabalik da, doan.

Elektronikale jaialdia, baina, ez da ezerezetik sortu, Irungo Udaleko Gazteria arloaren eta Lotura elkarte irundarraren elkarlanaren emaitza baita. Udalak antolatu du jaialdia, baina Lotura arduratu da programatzeaz. Lotura Amaia Rodriguez hondarribiarrak eta Iñaki Garcia irundarrak osatzen duten kultur erakundea da. Musika elektronikoa dute ardatz, denbora daramate horrekin lanean, eta estilo hori da antolatzen dituzten jardueren muina.

Garciak azaldu du Loturan «gogotsu» zeudela Irunen elektronikako jaialdi handi bat antolatzeko. Loturako kideak aitortu du Irungo Udaleko Gazteria arloak GazteARTEan konekta izena duen programa bat kudeatzen duela, eta berau ezagutzen zutela. Egitasmo horretan 16 eta 25 urte bitarteko gazteek ekarpenak egin ditzakete hirian jarduerak antolatzeko, eta Loturako kideek beren proposamena luzatzea erabaki zuten: «Mezu bat bidali genien, erantzun ziguten, haiekin elkartu ginen, eta hortik aurrera proiektuari forma ematen hasi ginen. Hori duela urtebete izan zen».

Proposamenaren gaineko xehetasun gehiago eman ditu Garciak: «Guri musika elektronikoa gustatzen zaigu, eta gure proiektua bide horretatik doa. Horrelako jaialdi bat egitea zen gure nahia, Irunen ez baitago musika elektronikoa jorratzen duen espaziorik, eta are gutxiago aire librean eta doan. Gainera, Irungo toki esanguratsu batean izango da jaialdia, Mosku plazan, jende asko elkartuko da bertan. Argi dago jendeak gozatuko duela, giro izugarria sortuko da».

Kontzertuen egitarauaz gain, Elektronikale jaialdiaren programazioa bi ikastarorekin osatuko da. Tailer horiek Bihotza eta Anderetx artistek eskainiko dituzte gaur (ostirala) Martindozenea Gaztelekuan, 18:00etatik 20:00etara. Saio horiek 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, doan dira, eta modu digitalean eta analogikoan musika nahasten irakatsiko da.

Jarraipena Tunk aretoan

Elektronikalek Irungo kaleak hartuko ditu arratsalde osoan zehar, baina Garciak iragarri du Loturako kideek ez zutela nahi festa arratsaldera mugatu, zerbait gehiago nahi zuten. Hori dela eta, musika elektronikoko jaialdiak jarraipena izango du Tunk aretoan Moskuko kontzertuak bukatu ondoren, 00:00etatik 06:00etara. «Badakigu jendeak dantzatzen jarraitzeko nahia izango duela, guk barne, eta eguna behar bezala bukatzeko antolatu dugu jarraipen hau», onartu du Loturako kideak.

Tunk aretoko artistak Anderetx, Andreas Cuello B2B Kika1000, Puñales eta talde sorpresa bat izango dira. «Arratsaldea eta gaua kontuan hartuta, hamabi orduz egongo gara musika elektronikoarekin, larunbat sutsua izango da», adierazi du Garciak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.