Bertan behera utzi dituzte igandeko kirol egokituko jarduerak
Eguraldiaren iragarpenagatik erabaki dute erakustaldi hau ez egitea, materiala honda daitekeelako.

Udalak iragarri du bertan behera utzi dutela Igandero programazio barruan txertatu duten Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean egin dituzten askotariko jarduerak . Eguraldi iragarpenak erabili behar diren materialak hondatzeko arriskua eman du.
Jarduera horien asmoa “kirol modalitateek desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonei ematen dizkieten aukerak” ezagutzea zen. Dena den, Igandero programak aurrera segituko du bigarren eskuko azokarekin eta artisautza azokarekin.