Muarako bertso-gauek ez dute etenik
Gaurko bertso-poteo estatikoan Patxi Iriart, Haira Aizpurua eta Karlo Aizpurua arituko dira.
Hilabete bakoitzeko lehen ostiraletan ‘Bertso-poteo estatikoak’ antolatzen dira Muaran. Hortaz, gaur arratsaldean ere bertso-gauaz gozatzeko aukera egongo da.
19:30etatik aurrera Patxi Iriart, Haira Aizpurua eta Karlo Aizpurua arituko dira bertsotan. Sarrera librea da.