Herritarren hamar proposamen Santanoren hauteskunde programan
Irungo Sozialistek 130 proposamen jaso dituzte 'Ideas para Irun' egitasmo parte hartzailean. Horietako hamar hauteskunde programan txertatu dituzte.

Irungo Sozialistek jakinarazi dute ‘Ideas para Irun’ egitasmo parte hartzaileak 130 proposamen jaso dituela, eta horietako hamar ideia Jose Antonio Santanoren hauteskunde programan txertatu dituztela. Publikatutako proposamenek 1.600 boza baino gehiago izan dituztela adierazi dute sozialistek, eta aurtengo kanpainak 2019koak baino proposamen eta boza gehiago izan dituela baietsi dute.
Proposamenen artean kirolarekin, kulturarekin, klima aldaketarekin eta bertako merkataritzaren dinamizazioarekin zerikusia dutenak sartu dituztela iragarri dute. Sozialistek gaineratu dute “garrantzitsua” dela nabarmentzea duela lau urte jasotako herritarren proposamenak “bete” direla. Sozialisten hitzetan, ‘Ideas para Irun’ egitasmoak herritarren iritziak kontuan hartzen dituela “islatzen” du.
Hauexek dira hauteskunde programara gehitu dituzten proposamenak:
- Igerileku estali bat eraikitzea.
- Bertako dirua.
- Auzoetako liburutegiak jarduerak deszentralizatzeko.
- Banku jasangarriak.
- Influencerrekin kolaborazioak hiria goratzeko.
- Itzala, freskura eta iturriak izango dituzten guneak.
- Lapitzetik pasako den autobus linea.
- Ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak.
- Bizikletentzako aparkaleku estali bat.
- Edukiontzi marroiko poltsa banatzailea Katean.