Infogramak ikusgai izango dira webgunean, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietako datuak erakutsiz.


Hasierako onespenaren erabakia "indarrik gabe uzteko" eskatu diote udal gobernuari, "2017. urteko planaren hiri garapeneko eredu bera errepikatzen duelako".

Lasterketaren 24. ekitaldia hilaren 30ean lehiatuko da, Hendaia eta Hondarribia artean, eta lasterkariek 10 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, 16:30ean hasita. Goizean, 10:00etatik 11:00etara, Txingudi Korrika Txikia lehiatuko da Gal inguruan.

Alarde egunean bere burua kontrolatu behar izan zuela esan du alkateak: "Egoera jasangarria bizitzeko atzera urratsa egin behar izan dut".

Abuztu bukaeran bukatutzat eman zuten 115 eguneko greba udal lorezainek, akordio berria sinatu baitzuten Elai Serbitzuak enpresarekin. Orain, enpresak akordioaren gaineko balorazioa egin du.

«Euskararen erabilera bultzatu, idazle berriak sortu eta idazteko zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzeko» asmoz sortutako lehiaketa honek 38 edizio beteko ditu jada.

Hilaren 16tik 22ra luzatuko dute aurtengo Mugikortasun Astea Hondarribian. Sentsibilizazio kanpaina honek "ibilgailuaren erabilera irrazionalak sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzea" bultzatuko du.

Lur Alai Squash Klubak antolatutako selekzioen arteko txapelketa lehiatu zen larunbatean Artalekun. Bien bitartean, squasha babesteko aldarrikapen pankarta bat zintzilikatu zuten Artalekuko harmailetan Bidasoaren eta Bartzelonaren arteko partidan.

Gaur da Hondarribiko festen azken eguna. Goizeko baserritarren produktuen eta abereen azokak arratsaldeko ekitaldiei bide emango die.

Txuri-beltzek sasoiko bigarren garaipena lortu zuten bart Rayo Majadahonda jipoitu ondoren (4-0). Sasoia ezin hobe hasi dute irundarrek.

Bidasoa Irunek ezustekoa eman eta berdinketa lortu zuen larunbatean Artalekun Bartzelonaren aurka (26-26). Hasiera bikaina eman diote Asobal Ligari.

L2 linea, 400.000 bidaiari urtean dituena, guztiz elektrikoa da jadanik.

Auzoko baratza komunitarioaren talde sortzailean bat egiteko, lehen bilerara deitu dituzte irundarrak, abenduaren 11n.

Arma Plazak eta udalak antolatuta, hitzaldia eskainiko dute hilaren 15ean. 16an berriz, bisita gidatua egingo dute.

Entsegu batengatik ez zuten eskuratu garaipena Txingudi-Baztanekoek. Eibarren. Txingudiren beste taldeak, aldiz, irabaztea oso urrun izan zuten.

Mahai inguru bat egingo dute abenduaren 13an, 18:00etan, Erdiguneko auzo elkartean. Prekarizazioaren aurrean "antolatzea eta borrokatzea" izango dituzte hizpide.

Lanak abenduaren 18tik urtarrilaren 5era bitarte aurkeztu beharko dira.

Itsas Etxeko auditoriumak jasoko du dantza emanaldia. Sarrerak dagoeneko eros daitezke, 8 euroan.

Menchu Gal aretoan dago Elena Mendizabalen lana ikusgai eta artelanak ulertzeko tailerrak egingo dira Eguberrietan.

Bihar elkartuko dira, hilaren 2an, Zabaltza plazan. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua.

'Una cuestión indecente' liburuaz ariko dira abenduaren 15ean, Txingudi Elkarte Feministaren ekimenez.