Irakur zaletasuna eta sorkuntza suspertzeko lehiaketa

XXXVIII. Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago. Ipuinek ez ezik olerkiek ere badute beren lekua lehiaketa honetan.

Bordari eta Satarka lehiaketa.

Euskarazko irakur zaletasuna eta literatur sorkuntza suspertzea xede duen lehiaketa da Bordari eta Satarka literatur lehiaketa. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbituak antolatzen duen XXXVIII. edizioa izango da aurtengoa.

Ipuinek ez ezik olerkiek ere badute beren lekua lehiaketa honetan. Izan ere, urtero lez, bi zatitan banatzen da lehiaketa: Bordari saria, ipuin lehiaketa dena, eta Satarka saria, olerkiena. Lanak aurkezteko epea zabalik dago jada.

Epaimahaia Hondarribiko Udaleko euskarako zinegotziak (edo ordezkari batek), Euskarako teknikariak (edo ordezkari batek), eta literaturgintzaren arloko lau adituk osatuko dute.

Bordari saria

Gutxienez hiru folioko eta gehienez 10eko ipuina aurkeztu beharko da. Arial 12 formatuan eta tarte bikoitzean idatzia.

Irabazleak 800 euro eta oroigarri bat eskuratuko ditu, bigarren eta hirugarrenak, berriz, 400 euro eta oroigarri bana.

Satarka saria

Gutxienez 50 lerro eta gehienez 150 izango dituen olerkia aurkeztu beharko da. Kasu honetan ere Arial 12 eta tarte bikoitzean idatzi beharko da.

Irabazleak 800 euro eta oroigarri bat eskuratuko ditu, bigarren eta hirugarrenak, berriz, 400 euro eta oroigarri bana.

Irizpideak

Gai librea izango da eta orriaren alde batean soilik idatzi beharko da, ordenagailuz. Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Lan bakoitzaren lehen orrialdean hurrengo datuak adierazi beharko dira: zein saritan aurkezten den lana, izenburua, egilearen izenordea eta Hondarribiarra edo bertako biztanlea den.

Lan beraren lau kopia entregatu beharko dira.

Posta arruntez (Hondarribiko Udala, BAZ; Euskara Saila, Bordari-Satarka Literatur Lehiaketa, Javier Ugarte 6; 20280, Hondarribia, Gipuzkoa helbidean), BAZ bulegoan edo online aurkeztu ahal izango da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.