
Aldundiak Donostia eta Bidasoa bidegorri sare bidez lotzeko proiektua onartu du
Gaur gaurkoz Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoraino dago eraikia sarea, eta datozen sei urtetan Hondarribiko Amute Kosta auzoraino luzatuko dute.

Martxoaren 8ra begirako egitaraua aurkeztu dute
Irungo Udalak eta elkarte feminista nahiz emakume elkarteek egitarau oparoa antolatu dute. Egitarauak martxoaren 8a badu ere ardatz, datozen bi asteetarako antolatu dituzte ekimenak.

Emakumeen Etxea azken fasean sartu da
Istillaga plazan egongo den guneak hainbat gela izango ditu. Etxebeste eta Laborda zinegotziek 63 emakumek gunearen diseinua erabakitzeko parte hartu dutela nabarmendu dute.

EAJk energia berriztagarrietan sakontzeko konpromisoa adierazi du
Carrion eta Silanes Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariarekin elkartu eta udalerriaren egoera aztertu zuten atzo.

EH Bilduk Garoa Lekuona proposatu du Hondarribiko zerrendaburu izateko
Koalizioaren Hondarribiko Mahai Politikoak atzo arratsaldean egindako Herri Batzarrean aurkeztu zion proposamena militantziari. Datorren astean zehar onartu beharko dute, barne bozketa bidez.

Irunen ere Lehen Arretaren egoera salatu dute
Atzo eguerdian hamarnaka lagun elkartu ziren "Gure osasunagatik SOS Bidasoa. Handitu, berritu, hobetu" eta "Lehen Arreta, Erreta" leloen pean.

Neurri jasangarrien balantzea egin du udalak
Birziklatutako materialarekin egindako Ekomodo enpresaren bi banku jarri dituzte Berrotaran kalean. Agerraldia neurrien berri emateko probestu dute.

Krea Bidasoaren 14. edizioa ospatu dute
Aurtengo edizioan, 50 urtetik gora dituzten eskualdeko enpresak omendu, estetika lerro berria aurkeztu, eta enpresa eta ekintzaileen arteko harremanak estutzeko egitaraua antolatu dute.

Elkarrekin Podemos-IU: "Eskubideetan oinarritutako politika publikoak sustatu behar ditugu"
Joan den ostiralean Segurtasun eta Bizikidetza Batzordearen lehen bilera egin ondoren, udal taldeak arazoaren konplexutasuna azpimarratu eta zeharkako hainbat irtenbide uztartzea proposatu du.

Gaur argitaratuko dituzte Solas-Jolaseko behin betiko zerrendak
Onartutako kideen artean zozketa egingo dute apirilaren 4ean. Horrela, hurrenkera jarraituta, parte hartzaileek libre geratzen diren plazak hautatuko dituzte.

'Per tutti' ekimena ospatu dute Musika eta Dantza Eskolan
Era berean, martxoan zehar sariak jaso dituzten ikasleen berri eman du musika eta dantza eskolak.

Cuetara: "Torrelavegako partidatik, bolada oso ona izan dugu, sentsazio onekin"
Bihar, Guadalajaran lehiatuko du Asobal Ligako 21. jardunaldiko partida Bidasoa Irunek. Urteko helburuak eta Guadalajararen izaera lehiakorra izan ditu hizpide entrenatzaileak partidaren atarikoan.