Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Garaipen argia lortu du Real Unionek

Txuri-beltzek sasoiko bigarren garaipena lortu zuten bart Rayo Majadahonda jipoitu ondoren (4-0). Sasoia ezin hobe hasi dute irundarrek.

Argazkia: Unai Zabaleta.
Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/09/11

Iragan astean ligako bigarren jardunaldian Bartzelona B-ren aurka galdu ondoren (2-1), garaipenaren bidera itzuli da Real Union; eta nola gainera, txuri-beltzek Rayo Majadahonda jipoitu baitzuten bart Galen (4-0). Partidaren atarian Fran Justo prestatzaileak argi esan zuen porrot baten ondoren garrantzitsua dela puntuak lehenbailehen pilatzea. Esan eta egin. Atzoko garaipenari esker, irundarrak hirugarren dira sailkapenean. Jokoan izan diren bederatzi puntuetatik sei erdietsi dituzte, denak etxean. Lidergoan Ponferradina da, zazpi punturekin.

Atzoko partida 30. minutuan Rayo Majadahondako Juanjo jokalariari ateratako txartel gorriak markatu zuen. Lehen zatia zen, eta irundarrek ordubetez jokalari bat gehiagorekin jokatu zuten. Jagoba Beobideri egindako sarrera gogor baten ondoren ikusi zuen txartel gorria Juanjok. Hortik gutxira, 40. minutuan, Solisek Real Union aurretik jarri zuen, eta lehen zatia bukatzear zela, Escobarrek irundarren bigarren gola sartu zuen. 2-0eko markagailuarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.

Real Unionek ezin hobe hasi zuen bigarren zatia, eta lehen jokaldian Solisek txuri-beltzen hirugarren gola sartu zuen. Partida azkar bideratu zuten irundarrek sasoiko bigarren garaipena lortzeko. Aldaketek neurketaren erritmoa moteldu zuten, baina Real Union eroso zegoen zelaian, jokalari bat gehiagorekin eta baloiaren jabetzarekin. Partida kontrolpean zuten Fran Justoren mutilek. Zoramena 92. minutuan iritsi zen Galeko harmailetara. Norgehiagoka bukatzear zela, Cordobak irundarren laugarren gola lortu zuen. Txuri-beltzak jaun eta jabe izan ziren (4-0), eta hiru puntuak etxean geratu ziren.

Atzoko garaipenak aste gogor honi aurre egiten lagunduko die jokalariei, Real Unionek bi partida jokatuko baititu aste honetan. Lehenik eta behin, asteazkenean, irundarrek Federazio Kopako autonomia erkidegoko faseko finala jokatuko dute Galen Derioren aurka, 19:30ean. Asteko bigarren erronka larunbatean izango dute txuri-beltzek. Ligako laugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Galizian Arenteiroren aurka, 19:30ean.

Erlazionatutako edukiaFran Justo: “Porrot baten ondoren garrantzitsua da lehenbailehen puntuak batzea”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.