Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Puntu baliotsua denboraldia hasteko

Bidasoa Irunek ezustekoa eman eta berdinketa lortu zuen larunbatean Artalekun Bartzelonaren aurka (26-26). Hasiera bikaina eman diote Asobal Ligari.

Argazkia: Arrate Morales.
Mikel Del Val Garcia
Irun
2023/09/11

Hasiera bikaina eman dio Bidasoa Irunek Asobal Ligari. Irundarrek larunbatean hasi zuten Artalekun 2023-2024 denboraldiko bidea azken denboraldietan nagusi izan den Bartzelonaren aurka, eta puntu baliotsua erdietsi zuten (26-26).

Lehen zatian nor baino nor aritu ziren bi taldeak. Kataluniarren hasierako abantailei ezin hobe erantzun zieten bidasoarrek, eta Esteban Salinasen gol bati esker, irundarrak aurretik jarri ziren lehen aldiz markagailuan 4. minutuan (4-3). Bi taldeen arteko lehia oso estua izan zen, baina atsedenaldira iritsi aurreko azken sei minutuetan Bidasoak airea hartu zuen markagailuan. Mikel Zabalaren eta Iñaki Caveroren golei esker, 2-0eko aldeko partziala lortu zuten bidasoarrek. Defentsan fin aritu ziren irundarrak, eta Medhi Harbaoui atezaina, bikain atepean. Bolada horrez baliatuta, hiru goleko aldearekin iritsi ziren atsedenaldira Jacobo Cuetararen mutilak (16-13). Azken urteetan Artalekun ikusi den lehen zati onenetakoa eskaini zuten jokalariek.

Bigarren zatia ere ezin hobe hasi zuten etxekoek, eta lehen zatiko formula errepikatuz, 39. minutuan lau goleko aldea lortu zuten irundarrek markagailuan (21-17) beteta zegoen Artaleku batez lagunduta. Hogei minutu aurretik eta aurkaria Bartzelona zela ikusita, partida irekita zegoen. Hala ere, Gorka Nietoren bi goli esker, bidasoarrek lau goleko errenta mantendu zuten. Norgehiagokaren azken minutuak, baina, oso gogorrak izan ziren, Bartzelonak bere erritmoa inposatu baitzuen. Azkenean, Bidasoa gai izan zen aurkarien bultzada horri eusteko, eta urrezko puntu bat lortu zuten ligako talde indartsuenaren aurka (26-26).

2002ko martxoaren 10a izan zen Bartzelonaren aurkako partida batean punturen bat Artalekun geratu zen azken aldia. Duela 21 urte Aitor Etxaburuk gidatutako taldea 29-25 gailendu zen Kataluniarren kontra.

Asobal Ligako estreinako partida jokatuta, irundarrak larunbatean, hilak 16, itzuliko dira lehiara. Kantabrian jokatuko dute, Bathco Torrelavegaren aurka, 19:00etan.

Erlazionatutako edukiaJacobo Cuetara: “Lehiakorrak izateko eta gure zaleen aurrean jokatzeko gogoz gaude”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.