Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Dena prest XXIV. Txingudi Korrikarako

Lasterketaren 24. ekitaldia hilaren 30ean lehiatuko da, Hendaia eta Hondarribia artean, eta lasterkariek 10 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, 16:30ean hasita. Goizean, 10:00etatik 11:00etara, Txingudi Korrika Txikia lehiatuko da Gal inguruan.

Mikel Del Val
Hondarribia,Irun
2023/09/14

Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT) eta Hendaiako Urpean elkarteak prest dute beste urte batez Txingudi Korrika 10k lasterketa. Probaren 24. ekitaldia izango da aurtengoa, lasterketen egutegian egonkortu den seinale. Aurtengo proba hilaren 30ean izango da, larunbata, eta gaur goizean aurkeztu dituzte Txingudi Korrikaren nondik-norakoak Hondarribiko Hiruzta txakolindegian. Bertan izan dira BATeko Ibon Muñoz, Urpeaneko Mikel Calbete, Michelle Mounios Hendaiako Udaleko Kultura zinegotzia, Borja Olazabal Irungo Udaleko Kirol zinegotzia, Lupe Queiruga Hondarribiko Udaleko Kirol zinegotzia eta Salto enpresako Ane Zabala.

Lasterkariek 10 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute, iaztik homologatua dagoena. Parte hartzaileak 16:30ean irtengo dira Hendaiako Florida kaitik, Urpeanen egoitzaren aurretik. Hendaia gurutzatu ondoren, Irunera sartuko dira Santiago zubitik. Bertatik Kolon hiribidera joko dute, eta Kolonera iritsi aurretik lasterketaren puntu gogorrenari egingo diote aurre lasterkariek: Iparralde hiribideko koskari. Kolon gurutzatuta, Hondarribirako bidea hartuko dute Mendeluko bidegurutzetik. Hondarribiko atletismo zelaiko pistan bukatuko da lasterketa. Kolon, gainera, lasterketaren 5. kilometroa izango da, eta anoa gunea jarriko dute bertan.

Txingudi Korrikak gurpildun aulkietako eta handbikeko lasterkariak ere izango ditu. Parte hartzaile horiek ibilbide bera osatuko dute, baina 16:20tik 16:25era bitartean irtengo dira Hendaiatik.

Izen-emateak

Lasterketarako bi aste geratzen badira ere, 300 lasterkarik baino gehiagok izena eman dutela jakinarazi du Ibon Muñozek. Hala ere, inskripzioak iaz baino “erritmo motelagoan” doazela aitortu du BATeko kideak. Izen-emateak hilaren 29ko 20:00etan (ostirala) itxiko dira, hortaz, badute lasterkari kopurua handitzeko beta. Aurreikuspenen arabera, antolatzaileek 550 lasterkari inguru espero dituzte.

Izen-emateak Kirolprobak-en webgunean egin behar dira. Hilaren 24ra arte, dortsalek 15 euroko prezioa dute. Data hori pasata, ordea, inskripzioak 20 euroko kostua izango du. Aurten, gainera, ezingo da lasterketaren egun berean izena eman.

Dortsalak hilaren 29an jaso ahal izango dira Irungo Palmera Montero Guneko 2. aretoan, 18:00etatik 21:00etara. Lasterketaren egunean ere eskuratu ahal izango dira zenbakiak Hendaiako Urpeanen egoitzan, irteeraren ondoan. Dortsalarekin Txingudi Korrikaren elastiko bat eta babesleen produktuak emango dizkiete parte hartzaileei.

Lasterketaren egunerako, Hendaiako Florida kaiko aparkalekua lasterkarientzako erreserbatua dagoela adierazi du Muñozek. Horrez gain, irteerara beren kabuz joaten direnentzako, txalupa zerbitzua dagoela gogorarazi du BATeko kideak. Txalupak 15 minutuero ateratzen dira. Iaztik, gainera, lasterketako inskripzioa egitean txaluparen txartela erreserba daitekeela baietsi du Muñozek. Izena emateko momentuan, parte hartzaileek txaluparen ordua hautatu ahal izango dute. Zerbitzu hori inskripzioan sartuta dagoela esan du BATeko kideak.

Sariak

Txingudi Korrikako lehen bost gizon eta emakumeek sariak jasoko dituzte probaren bukaeran. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako lehen sailkatuek ere sariak jasoko dituzte. Gurpildun aulkietako eta handbiketako parte hartzaileei ere sariak banatuko zaizkie. Iaz, gainera, 100 euroko sari bat sortu zuten lasterketako errekorra hausten duten gizon eta emakumeentzako. Momentu honetan, errekorrak Sara Villasantek eta Unai Arroyok dituzte.

Txingudi Korrika Txikia

Lasterketa nagusiaz gain, aurten Txingudi Korrika Txikia egingo da zazpigarrenez. Lasterkari gazteenen proba ere hilaren 30ean lehiatuko da, goizez, 10:00etatik 11:00etara. Proba hori Galeko belar artifizialeko zelaian eta inguruetan egingo da, eta inguruko trafikoa moztuko dela aurreratu du Muñozek. Dagoeneko 100 haur baino gehiagok eman dute izena Txingudi Korrika Txikian. Lasterketa horren inskripzioa Kirolprobak-en webgunean egin behar da, doakoa da eta hilaren 29ko 13:30ean itxiko da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.