Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Autoa "modu irrazionalean" erabiltzeak dituen ondorioak, eztabaidara

Hilaren 16tik 22ra luzatuko dute aurtengo Mugikortasun Astea Hondarribian. Sentsibilizazio kanpaina honek "ibilgailuaren erabilera irrazionalak sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzea" bultzatuko du.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Hondarribia
2023/09/12

Hilaren 16tik 22ra luzatuko dute 2023ko Mugikortasun Astea Hondarribian, Konbinatu eta mugitu lelopean ospatuko dute aurtengoa. Gaur egin dute aurkezpen ofiziala udaletxean, bertan izan dira Estitxu Urtizberea alkateordea, Anais Mitxelena Aranzadi Zientzia elkarteko ordezkaria, Balazta elkarteko Gorka Obeso eta Amuitz elkarteko Maria Carrera.

Aurtengo sentsibilizazio kanpainak “ibilgailuaren erabilera irrazionalak hirian osasun publikoan nahiz ingurumenean sor ditzakeen ondorio negatiboak eta garraiobide iraunkorragoak erabiltzea” bultzatuko duela iragarri dute. Denetik antolatu dute, publiko guztientzako ekintza eta jarduerak egingo dituzte.

Bi plano bereizi nahi izan dituzte antolatzaileek. Batetik, mugikortasun eraginkorra, eta bestetik, ingurumena aintzat hartzea. “Hirian autoa modu irrazionalean erabiltzeak dituen ondorioak hausnartzea nahi dugu, bai arduradun politikoek eta baita hiritarrek”, erantsi dute gaurkoan.

Ondorengoa da aurtengo asterako antolatu duten egitaraua:

  • Hilak 16 (larunbata): Batetik, Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: habitatak eta landareak izeneko bisita eskainiko dute. Jaitzubiko padurak osatzen dituzten zenbait habitat interesgarri ezagutuko dituzte herritarrek. Bestetik, Jaitzubiko padurak, biodibertsitate iturri: hegaztiak eta beraien zaindariak izeneko saioa egingo dute. Txingudiko eraztuntze-estazioa bisitatuko dute hondarribiarrek, hegaztiak eraztuntzeko prozesua zuzenean ikusi ahal izango da. Izena emateko bideak eta ordutegiak hemen kontsulta daitezke.
  • Hilak 17 (igandea):
    • 10:30: Bizikleta martxa abiatuko da Gernikako arbola plazatik.
    • 11:30 Umeentzako bizikletaren inguruko hainbat jarduera/jolas egingo dituzte, Butroe pasealekuan.
    • 13:30 Herri bazkaria. Butroe pasealekua Bizikleta martxa amaitzerakoan parte hartzaileentzako herri bazkaria egingo da.
  • Hilak 18 (astelehena):
    • 9:30: Autobusetik bizikletara, elkarbizitza hobetuz jarduera. Jarduera praktikoa izango da, txirrindulari rola beteko duten autobus gidariekin. Helburu nagusia “elkarbizitza hobetzea da, bizikletan doan pertsona bati autobus bat aurreratzeko prozesuan gertatzen diren egoerak eta pertzepzioak ulertuta”. 17:00etan berriro eskainiko dute jarduera.
    • 17:30: Altxorraren bila jolasa 9-12 urte bitarteko haurrentzat, Martxoak 8 plazan.
  • Hilak 19 (asteartea):
    • 19:00: Hiri-mugikortasunaren oraina eta etorkizuna: Auto elektriko bat erostea interesatzen zait? hitzaldia, Kultur etxeko Areto Nagusia.
  • Hilak 20 (asteazkena):
    • 17:30: Altxorraren bila jolasa 9-12 urte bitarteko haurrentzat, Martxoak 8 plazan.
    • 18:30: Mugikortasun Mahaia kalean: Portua oinez aztertzen jarduera. Egiluze Egiluzetik abiatuta, irisgarritasunari eta mugikortasunari buruz hitz egingo dute partaideek. Azken aldian egindako aldaketak aztertuko dituzte eta oinezkoen ibilbideen segurtasuna, erosotasuna eta erakargarritasuna hobetzeko egon daitezkeen aukerei buruz ariko dira.
  • Hilak 21 (osteguna):
    • 16:00: Nagusikleta saioa, San Gabriel Egoitzan. Adinduak hiriko kaleetatik trizikloan paseatuko dituzte.
    • 18.30 Eskola-bideak. Autonomia eraikitzen laguntzen hitzaldia, Kultur etxeko Areto Nagusia
  • Hilak 21 (ostirala):
    • 21.00 Mugaz gaindiko gaueko martxa, Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan. Eskualdeko hiru hiriak batuko ditu martxa batek, eta helburua da “bizikletaren erabilera sustatzea, autoaren alternatiba gisa, hiru hirien arteko joan-etorrietarako”.

Informazio eta xehetasun gehiago, esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.