Higer itsasargia ezagutzeko hitzaldia eta bisita gidatua
Arma Plazak eta udalak antolatuta, hitzaldia eskainiko dute hilaren 15ean. 16an berriz, bisita gidatua egingo dute.

Arma Plaza eta udalak Hondarribiko itsasargia gertutik ezagutzeko hitzaldi eta bisita gidatu bat antolatu ditu datorren asterako. Hilaren 15ean (ostirala) izango da hitzaldia, 19:00etan, Arma Plazan. Santiago Sanchez Beitik eskainiko du. Larunbatean (hilak 16) berriz, Higer itsasargira bisita gidatua egingo dute, 11:00etatik 12:30era. Gehienez 20 lagun onartuko dira.
Parte hartzeko izena eman beharko da aurretik, helbide honetara idatziz edota 943 64 46 23 telefono zenbakira deituta.