'Zuena da HITZA' podkasteko hirugarren atalean Irati Erauskin 'La Panto' hondarribiarra izan da protagonista. Sakon hitz egin du hedabidearekin.


Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da etzidamu, eta egun bat lehenago, Aino Perviken adierazpena (El libro recuerda) irakurriko dute. Hain zuzen, haurrek, gurasoek eta kolaboratzaileek hartuko dute parte. Jarraian, Goazen itsasora musika ikuskizu...

Abaraxk Udal Ludotekan telebista jolasetan ariko dira gaur, 16:30etik aurrera.

San Juan plazako lur azpiko parkinerako lekuak erreserbatzeko interesdunek apirilaren 4a baino lehen eman behar dute izena Irunviko bulegoetan. Azken zozketaren ondoren -50 leku banatu ziren– dagoeneko beste 30 lagunek agertu dute interesa plaza azpi...

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan jarri du Oiartzungo Udaleko Kultura Sailak. Urtero moduan, 2011ko herriko jaiak iragartzeko kartel proposamenak bilduko ditu Udalak, maiatzaren 6ko 13:00ak arte. Edonork parte har dezake Udalak antolatutako lehi...

San Pedroko Zaharren Biltokia Milagrora irteera antolatu du apirilaren 28rako. Interesatuek apirilaren 11tik aurrera eman dezakete izena, Zaharren Biltokiko bulegoan. 08:30ean irtengo dira San Pedrotik, eta irteeraren prezioa 30 eurokoa da.

›Azkeneko bi partidak galdu ditu Trintxer Hockey Taldeak eta une hauetan sailkapeneko azkena da. Lehengo larunbatean Santanderreko Sardineroren kontra 4-1 galdu zuten; aurreko astean 3-1 Kale Lagunek-en kontra

Hondarribiko Udalak 2009an onartu zuen tokiko ekintza plana eta ezarpen maila %18koa izan da lehen bi urte hauetan. Planaren lerro estrategikoak bost urtetarako zehaztu zituen Udalak, eta herritarrak ingurumenari buruzko informazioa jasotzeko, Atzegi ...

Gastronomi erakusketa, euskaldarrak elkartea,

“Oiartzunen euskaraz bizi gara eta bizitzen jarraitu nahi dugu”, gogorarazi dute Udaletik eta herritarrek. Horregatik, da Oiartzun UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) kide. Oiartzungo Udala UEMAko kide da 1995az geroztik. UEMAko kide diren herriek, besteak beste, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzen dute eta horretarako urratsak ematean datza euren erronka. Herritarrek eta, batez ere kanpotik herrira bisitan etortzen direnek, hori hala dela jakin dezaten, Oiartzunen euskaraz bizi gara seinaleak jarri dituzte herriko zenbait puntutan. Hain zuzen ere, herriko erdigunean eta sarrera guztietan: Gurutzen, Añarren, Ugaldetxoko autopista sarreran, Ergoiengo Pagoan eta Landetxen.

Kopako bigarren partida larunbatean jokatuko dute, Donibaneko kiroldegian, 18:30ean, Usurbilen kontra Garaipen sendoa lortu zuen lehengo asteburuan Donibane Majestik-ek. 23-32 irabazi zion Beasaingo B.K.L Eskubaloia taldeari. Partidaren hastapenetatik ...

Gipuzkoako hainbat ikastetxek Emausek antolatutako Hitz egin ala ekin lehiaketan parte hartu dute ikasturtean zehar. Lehiaketa horren bidez, ikasleak kontzientziatu nahi izan dituzte kontsumo eta hondakin gaietan. Hain zuzen, Langaitz BHIko ikasle tald...

Allerru Mendi Taldekoek agur esan diote ikasturteari. Ohi bezala, Jaizkibelera egin zuten txangoa, atzo goizean. Ondoren,elkarrekin bazkaldu eta opariak banatu zituzten. Guztira 82 lagunek hartu zuten parte ikasturteko azkeneko irteeran. Erdia helduak ...

Espainiako txapelketa jokatuta bukatu da trainerrillen denboraldia. Vilaxoanen (Pontevedra, Galizia) jokatu zen estropada, igandean, eta San Juango neskek brontzezko domina irabazi zuten. Hirugarren postuan iritsi ziren helmugara, Getariaren eta Samert...

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak 2009an Hondarribiko aireportuko pista handitzeko akordioa lortu zuten arren, Ingurumen Ministerioak AENA Espainiako aireportuak kudeatzen dituen erakundeari esan di...

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren kudeaketa plana onartu dute legegintzaldiko azken aurreko plenoan. Ohi baino azkarrago erabaki dituzte gaur, udalbatzarrean, gai zerrendako guztiak. Ogasun atalekoak ziren erabakitzeko zituzten ia denak, ...

Bihar asteartea, Musika Eskolako lehen mailako ikasleek kontzertua eskainiko dute San Gabriel egoitzan arratsaldeko 17:30etik aurrera. Akordeoi kontzertua izango da, eta San Gabrieleko egoilariek musikari txikienen emanaldiaz gozatu ahalko dute bihar.

Lan jazarpen kasuen ikerketa batzordearen ondorioak pasa den ostiralean ezagutarazi ondoren, ezker abertzaleak boto partikularra ematearen arrazoiak argitu ditu gaur. Santi Angulo eta Karlos Murua zinegotziaren iritziz, ikerketa batzordeak hainbat oztopo izan ditu, eta zehaztuta zituen hainbat helburu ez ditu bete. Gauzak horrela,”guztia estrategia bat izan da erabakirik ez hartzeko, ziurrenik korporazio berri batek gai hori tratatzeko interesik edukiko ez duelakoan”, ondorioztatu du Muruak. Izan ere, baldin eta korporazio berriak gaia berrartzen ez badu, dagoeneko bukatutzat eman dute Ikerketa Batzordearen lana. Izan duen ibilbidea begiratuta, iritzi diote batzordea bera sortu zela ezker abertzaleak behin eta berriro eskatu zuelako, “ez beharra ikusten zelako”. Gertatutakoa, berriz, oso larritzat jo dute: “Lau lan istripu deklaratu dira, eta horietatik hiruk lana utzi behar izan dute”; eta ez hori bakarrik, baita ondorio ekonomikoak ere. Hala ere, erantzuleak zeintzuk diren ez dutela argitu esan dute. Osalanen ere gai hori lantzen ari zen teknikaria baztertu eta Osalaneko ikuskaritza buruaren eta zuzendari orokorraren eskutan uztea susmagarria dela iritzi diote. Horrenbestez, batzordearen emaitza “adierazpen hutsa” bihurtu dela adierazi dute zinegotziek aurrera begira balio dezakeena. “Baina ez ditu argitzen aztertutako kasuak, eta ez doa egun ditugun lege eta araudietan ditugun betebeharrak baino haruntzago”, azaldu du Angulok. Erantzukizun eta erantzulerik bilatu [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol emaitzen errepasoa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, eskualdeko informazioa 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Joxe Migel Lopezek asteburuko kir...

Gaur amaituko da Euskal Itsasbazterreko Motorzaleen Elkarteak Hendaiako Florida portuko Bidasoa ordokian antolatu duen bi eguneko elkarretaratzea. Garai bateko autoak eta motorrak ikusteaz gain, bisitariak hamaika ekitaldi ditu aukeran egun bereziaz gozatzeko: musika, country dantza erakustaldia, haurrentzako gunea, edateko eta jateko saltokiak… Atzo eguraldia lagun izan zuten, eta ehundaka izan ziren Bidasoa ordokian elkartu zirenak. Goizez agertu zirenek pazientzia handia behar izan zuten, trafikoa oso korapilatsua izan baitzen eguerdira arte, batez ere Gipuzkoatik hurbildu zirenentzat. Izan ere, atzo larunbatetan ohikoa dena baino askoz handiagoa izan zen auto partikularra hartu zutenen kopurua: hondartzetara joateko, Bioterrara, ikasturte amaierako ekitaldietara, asteburuko azoketara…

Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak, Euri lehorra dokumentala aurkeztuko du asteazkenean Irunen, Euskal Herriko zenbait herri bisitatzen ari den Bakeranzko bidea, itxaropenetik ekintzetara zine-forum zikloaren barruan. Aste...