“Oiartzunen euskaraz bizi gara”, diote Udalak eta herritarrek
“Oiartzunen euskaraz bizi gara eta bizitzen jarraitu nahi dugu”, gogorarazi dute Udaletik eta herritarrek. Horregatik, da Oiartzun UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) kide. Oiartzungo Udala UEMAko kide da 1995az geroztik. UEMAko kide diren herriek, besteak beste, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzen dute eta horretarako urratsak ematean datza euren erronka. Herritarrek eta, batez ere kanpotik herrira bisitan etortzen direnek, hori hala dela jakin dezaten, Oiartzunen euskaraz bizi gara seinaleak jarri dituzte herriko zenbait puntutan. Hain zuzen ere, herriko erdigunean eta sarrera guztietan: Gurutzen, Añarren, Ugaldetxoko autopista sarreran, Ergoiengo Pagoan eta Landetxen.
“Oiartzunen euskaraz bizi gara eta bizitzen jarraitu nahi dugu”, gogorarazi dute Udaletik eta herritarrek. Horregatik, da Oiartzun UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko) kide.
Oiartzungo Udala UEMAko kide da 1995az geroztik. UEMAko kide diren herriek, besteak beste, euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzen dute eta horretarako urratsak ematean datza euren erronka.
Herritarrek eta, batez ere kanpotik herrira bisitan etortzen direnek, hori hala dela jakin dezaten, Oiartzunen euskaraz bizi gara seinaleak jarri dituzte herriko zenbait puntutan. Hain zuzen ere, herriko erdigunean eta sarrera guztietan: Gurutzen, Añarren, Ugaldetxoko autopista sarreran, Ergoiengo Pagoan eta Landetxen.


