Emausen ‘Hitz egin ala ekin’ lehiaketan Langaitz BHI garaile
Gipuzkoako hainbat ikastetxek Emausek antolatutako Hitz egin ala ekin lehiaketan parte hartu dute ikasturtean zehar. Lehiaketa horren bidez, ikasleak kontzientziatu nahi izan dituzte kontsumo eta hondakin gaietan. Hain zuzen, Langaitz BHIko ikasle tald...
Gipuzkoako hainbat ikastetxek Emausek antolatutako Hitz egin ala ekin lehiaketan parte hartu dute ikasturtean zehar. Lehiaketa horren bidez, ikasleak kontzientziatu nahi izan dituzte kontsumo eta hondakin gaietan. Hain zuzen, Langaitz BHIko ikasle talde batek irabazi du lehiaketa; zehazki, 1.A Bizarain taldeak.
Lehiaketan aztarna ekologikoa ezagutu eta gutxitzea, Emausek egiten duen lana ikustea, materialen berrerabilera aztertzea, energia eta materialen aprobetxamendua… landu behar izan dituzte ikasleek.
Murillo de Gallego (Zaragoza, Espainia) herrian lau eguneko egonaldia irabazi dute garaileek, eta hainbat ekintza egiteko aukera izango dute: rafting, eskalada, ur jokoak eta mendi ibilaldiak.