Gobernu Taldeak proposatutako kreditu aldaketa guztiak onartu ditu udalbatzarrak
Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren kudeaketa plana onartu dute legegintzaldiko azken aurreko plenoan. Ohi baino azkarrago erabaki dituzte gaur, udalbatzarrean, gai zerrendako guztiak. Ogasun atalekoak ziren erabakitzeko zituzten ia denak, ...
Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren kudeaketa plana onartu dute legegintzaldiko azken aurreko plenoan.
Ohi baino azkarrago erabaki dituzte gaur, udalbatzarrean, gai zerrendako guztiak. Ogasun atalekoak ziren erabakitzeko zituzten ia denak, aurrekonturako kreditu aldaketak, hain zuzen, eta guztiak aurrera atera ditu Gobernu Taldeak, EBren babesarekin.
EAJko bi zinegotziek, atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canok, eta PPko Angel Olasok proposatutako kreditu aldaketen kontra egin dute, baita PSE-EEk ere, baina alderdi honetako lau zinegotzik huts egin dutenez, (Izaskun Gomez baino ez da izan plenoan) proposamenak aurrera atera dira.
Kontu -hartzailearen kexa
EAJko Jose Luis Goikoetxeak aurrekontuen gainean egindako iruzkinak, kontu-hartzailearen kexa eragin dute. «Protestatu egin nahi dut, zenbakiak etengabe ezbaian jartzen direlako. Azken plenoan esandakoak berresten ditut, ez delako inongo akatsik agertu», kexatu zen kontu-hartzailea.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren aurtengo kudeaketa plana onartu du udalbatzarrak baita ere.
Etzirako legegintzaldiko azken udalbatzarra deituko dute, aktak onartzeko. Udalbatza berria eratzeko ekitaldia, berriz, larunbatean izango da, 10:00etatik aurrera, Arizabalon.