Ibilgailu klasikoen azoka arrakastatsua izaten ari da
Gaur amaituko da Euskal Itsasbazterreko Motorzaleen Elkarteak Hendaiako Florida portuko Bidasoa ordokian antolatu duen bi eguneko elkarretaratzea. Garai bateko autoak eta motorrak ikusteaz gain, bisitariak hamaika ekitaldi ditu aukeran egun bereziaz gozatzeko: musika, country dantza erakustaldia, haurrentzako gunea, edateko eta jateko saltokiak… Atzo eguraldia lagun izan zuten, eta ehundaka izan ziren Bidasoa ordokian elkartu zirenak. Goizez agertu zirenek pazientzia handia behar izan zuten, trafikoa oso korapilatsua izan baitzen eguerdira arte, batez ere Gipuzkoatik hurbildu zirenentzat. Izan ere, atzo larunbatetan ohikoa dena baino askoz handiagoa izan zen auto partikularra hartu zutenen kopurua: hondartzetara joateko, Bioterrara, ikasturte amaierako ekitaldietara, asteburuko azoketara…
Gaur amaituko da Euskal Itsasbazterreko Motorzaleen Elkarteak Hendaiako Florida portuko Bidasoa ordokian antolatu duen bi eguneko elkarretaratzea. Garai bateko autoak eta motorrak ikusteaz gain, bisitariak hamaika ekitaldi ditu aukeran egun bereziaz gozatzeko: musika, country dantza erakustaldia, haurrentzako gunea, edateko eta jateko saltokiak…
Atzo eguraldia lagun izan zuten, eta ehundaka izan ziren Bidasoa ordokian elkartu zirenak. Goizez agertu zirenek pazientzia handia behar izan zuten, trafikoa oso korapilatsua izan baitzen eguerdira arte, batez ere Gipuzkoatik hurbildu zirenentzat. Izan ere, atzo larunbatetan ohikoa dena baino askoz handiagoa izan zen auto partikularra hartu zutenen kopurua: hondartzetara joateko, Bioterrara, ikasturte amaierako ekitaldietara, asteburuko azoketara…


