Murua: “Guztia estrategia bat izan da erabakirik ez hartzeko”
Lan jazarpen kasuen ikerketa batzordearen ondorioak pasa den ostiralean ezagutarazi ondoren, ezker abertzaleak boto partikularra ematearen arrazoiak argitu ditu gaur. Santi Angulo eta Karlos Murua zinegotziaren iritziz, ikerketa batzordeak hainbat oztopo izan ditu, eta zehaztuta zituen hainbat helburu ez ditu bete. Gauzak horrela,”guztia estrategia bat izan da erabakirik ez hartzeko, ziurrenik korporazio berri batek gai hori tratatzeko interesik edukiko ez duelakoan”, ondorioztatu du Muruak. Izan ere, baldin eta korporazio berriak gaia berrartzen ez badu, dagoeneko bukatutzat eman dute Ikerketa Batzordearen lana. Izan duen ibilbidea begiratuta, iritzi diote batzordea bera sortu zela ezker abertzaleak behin eta berriro eskatu zuelako, “ez beharra ikusten zelako”. Gertatutakoa, berriz, oso larritzat jo dute: “Lau lan istripu deklaratu dira, eta horietatik hiruk lana utzi behar izan dute”; eta ez hori bakarrik, baita ondorio ekonomikoak ere. Hala ere, erantzuleak zeintzuk diren ez dutela argitu esan dute. Osalanen ere gai hori lantzen ari zen teknikaria baztertu eta Osalaneko ikuskaritza buruaren eta zuzendari orokorraren eskutan uztea susmagarria dela iritzi diote. Horrenbestez, batzordearen emaitza “adierazpen hutsa” bihurtu dela adierazi dute zinegotziek aurrera begira balio dezakeena. “Baina ez ditu argitzen aztertutako kasuak, eta ez doa egun ditugun lege eta araudietan ditugun betebeharrak baino haruntzago”, azaldu du Angulok. Erantzukizun eta erantzulerik bilatu [...]
Lan jazarpen kasuen ikerketa batzordearen ondorioak pasa den ostiralean ezagutarazi ondoren, ezker abertzaleak boto partikularra ematearen arrazoiak argitu ditu gaur. Santi Angulo eta Karlos Murua zinegotziaren iritziz, ikerketa batzordeak hainbat oztopo izan ditu, eta zehaztuta zituen hainbat helburu ez ditu bete. Gauzak horrela,”guztia estrategia bat izan da erabakirik ez hartzeko, ziurrenik korporazio berri batek gai hori tratatzeko interesik edukiko ez duelakoan”, ondorioztatu du Muruak. Izan ere, baldin eta korporazio berriak gaia berrartzen ez badu, dagoeneko bukatutzat eman dute Ikerketa Batzordearen lana.
Izan duen ibilbidea begiratuta, iritzi diote batzordea bera sortu zela ezker abertzaleak behin eta berriro eskatu zuelako, “ez beharra ikusten zelako”. Gertatutakoa, berriz, oso larritzat jo dute: “Lau lan istripu deklaratu dira, eta horietatik hiruk lana utzi behar izan dute”; eta ez hori bakarrik, baita ondorio ekonomikoak ere. Hala ere, erantzuleak zeintzuk diren ez dutela argitu esan dute. Osalanen ere gai hori lantzen ari zen teknikaria baztertu eta Osalaneko ikuskaritza buruaren eta zuzendari orokorraren eskutan uztea susmagarria dela iritzi diote.
Horrenbestez, batzordearen emaitza “adierazpen hutsa” bihurtu dela adierazi dute zinegotziek aurrera begira balio dezakeena. “Baina ez ditu argitzen aztertutako kasuak, eta ez doa egun ditugun lege eta araudietan ditugun betebeharrak baino haruntzago”, azaldu du Angulok. Erantzukizun eta erantzulerik bilatu ez denez, lege eta araudiaren kontrako jokaerak “estali” direla eta inpunitatea eman zaiela iritzi diote ezker abertzaleko zinegotziek.
Bete ez diren helburuei dagokienez, batetik, diktamena ez dela udalbatzarrera eraman esan dute. Aukerak badiren arren, inolako borondaterik ez dagoela uste dute. Bestetik, lan istripuak eragin dituzten arrazoiak eman dituzten arren, diktamenean ez direla bildu zehaztu dute. Azkenik, kostu ekonomikoen harira, hainbat datu zalantzan geratu direla azaldu dute.
Ezker abertzalekoek eskatu dute lan istripu horien erantzuleak eta irregulartasunak argitzeko prozedura abian jartzeko, irregulartasun horiek salatu diren arren, ez zaiolako heldu nahi izan.
Azkenik, lan istripuen harira, jakinarazi dute Espainiako Gobernuak araudi bat lantzen ari dela funtzionario bati lanik ez ematea lan jazarpen bezala kontsideratzeko.