San Juanek brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan
Espainiako txapelketa jokatuta bukatu da trainerrillen denboraldia. Vilaxoanen (Pontevedra, Galizia) jokatu zen estropada, igandean, eta San Juango neskek brontzezko domina irabazi zuten. Hirugarren postuan iritsi ziren helmugara, Getariaren eta Samert...
Espainiako txapelketa jokatuta bukatu da trainerrillen denboraldia. Vilaxoanen (Pontevedra, Galizia) jokatu zen estropada, igandean, eta San Juango neskek brontzezko domina irabazi zuten. Hirugarren postuan iritsi ziren helmugara, Getariaren eta Samertolomeuren atzetik. Gizonetan Astillerok irabazi zuen.
Mutrikuko ikurrina Bermeora
Mutrikun jokatutako erlojupekoan, Bermeok irabazi zuen. San Juan bigarren izan zen, laugarren Hondarribia, San Pedro seigarren eta hamabostgarren Illunbe.