
Eusko Jaurlaritzaren eskuetan utzi du Hondarribiko Udalak izapidea, Tokiko Gobernu Batzarrak Ekintza Plana behin betiko onartu ondoren.

Jose Antonio Santanok, Espainiako Garraio arloko estatu idazkariak, jakinarazi du ekaina eta uztaila artean amaituko dituztela obrak.

Fermin Calbeton kalean hasita, hiriko iparraldea eta hegoaldea lotuko ditu Erdialaldetik pasata Elizatxora arte, 30 minutuko maiztasunarekin.

Hiru solairuko espazioa ireki berri dute. Larunbatean egingo da inaugurazioa, eta auzotarrak eta herritarrak gonbidatu dituzte bertara, 12:00etan.

2025eko datuak jaso dituzte, eta guztira 19 segundo inguruko 91.101 dei jaso zituen zerbitzuak iaz, azken urteotako batazbestekoaren gainetik.

Trenbidea eraldatzearekin batera, hiria eraberrituko du eta proiektuaren erakusketa gaurtik apirilaren 18ra arte zabalik izango da CBAn.

Urbanizazio obrak hasi dituzte eta datozen asteotan eremua eraldatuko eta lurzorua prestatuko dute, obrak egin bitartean behin-behineko aparkalekua eraikiko dute.

Besteak beste, alokairuaren prezioak mugatzeko xedearekin abiatu du prozedura Hondarribiko Udalak. Herritarren diru sarreren eta alokairuaren prezioaren arteko harremana orekatzea ahalbidetuko luke izendapenak.

Amaitu dituzte Arantzale auzoko obrak, 13 hilabeteren ondoren. Gaur ireki dute kalea.

Begi onez ikusi du Eusko Jaurlaritzak udal gobernuak egindako proiektua, baina doikuntza teknikoak gehitzea direla eta, gehiago luzatuko da prozesua.

Martxoaren 23an, 'Via Irun - Hiria gara' erakusketa estreinatu zuten, eta egunotan 2.300 lagun baino gehiago izan dira erakusketa bisitatzen.

Talde ekologistaren ustez, proiektuak ez ditu gutxieneko zabalerak errespetatzen eta gainera errepide arriskutsuak zeharkatzen ditu.

Udal gobernuak egindako diagnostikoaren alde agertu dira, baina neurri zehatzak eskatu ditu alderdi jeltzaleak.

Sozialistek bat egiten dute diagnostikoarekin, baina uste dute arazoak konponbide bat behar duela, HAPOa eta eremu tentsionatu izendapena iritsi baino lehen.

Larunbaterako iragarrita dagoen eguraldia dela eta, bi auzoen konexioa baliatuko duen obren hasieraren jaia bihar arratsaldera aurreratu dute.

Martxoaren 23tik ikusgai dago CBAn, eta udalak aurreikuspenak bete ditu eta dagoeneko 1.300 hiritar baino gehiago joan dira.

Jaime Rodriguez Salis, Josefina Urtizberea eta Euskal Deportatuen plaza dira proposamenak.

30 makina berritu dira, eta orain mugikorreko aplikazio baten bitartez ordaintzeko aukera izango da.

Bizilagunek sarritan eskatu dute eremu hori argiztatzea, eta orain, udal gobernuak hala egin du. Josu Langile kaletik N-638 kalera doan kalean egin da aldaketa.

Igande honetan, hilak 22, Txirrindularitzako Gipuzkoako Kimuen Lasterketa egingo dute Irunen, eta hori dela eta, zirkulazioan aldaketak egingo dituzte 09:00etatik 12:45era.