Trafiko aldaketak asteazkenean Baserritar etorbidean
Ikastetxeetan egiten ari diren errepide margoketak direla eta itxiko dira goizean eta arratsaldean bertako inguruak.
Ikastetxe inguruetan oinezkoen segurtasuna bermatzeko hainbat pauso eman dira. Neurri horien barnean, hainbat plataforma ezarri dira errepideetan, autoen abiadura murrizteko eta seinalizazioa hobetzeko. Asteazkenean azken plataforma margotuko dute, Baserritar etorbidean.
09:15etik 14:30era mozketa Aspune kalearen ondoren egingo da. Foru kalerantz joateko, Bera kalea eta Donostia kalea erabili beharko dira. Hiri-autobusa Aspunetik jaitsi ondoren, Baserritar etorbidean bira egin eta Bera kaletik sartuko da; handik Donostia kaletik Foru kaleko geltokira joango da.
14:30etik aurrera: mozketa Bera kalerako sarbidearen ondoren egingo da. Hiri-autobus zerbitzuari dagokionez, ezingo da hilerrira igo. Torrea geltokiaren ondoren, Bera kaletik Donostia kalera joango da, eta Foru Kalea 3 geltokian berrekingo dio ohiko ibilbideari.

