Ikusentzunezkoak

"Adostasunak bilatzera eta zubiak eraikitzera nator, Hondarribia hobe bat denon artean egitera"

Maria Serrano Olascoagak hartuko du EAJren lidertza 2027ko hauteskundeei begira. Ilusioz jaso du kargua, baina "erantzukizun handiarekin".

24. KORRIKA

[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Irunen, bigarrenez, euskaldunen indarra

Santiago zubitik sartu da Korrika bigarren aldiz Irunera. Hondarribirako bidea egin du, Kolon pasealekutik pasata.

24. KORRIKA

[Lekukoaren eramaileen argazkiekin] Hondarribiak ez du inoiz huts egiten Korrikan

Atzo sartu zen Korrika Hondarribian. Herria zeharkatu zuen, eta hainbat eragilek hartu zuten lekukoa, irribarre eta emozio artean.

Irungo Alarde Parekidearen Juntak udalari hiritar guztientzako alardea antola dezan eskatu du

Elkarteak, beste behin ere, azpimarratu du hiriak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen duen alardea behar duela.

Maria Serrano, EAJren 2027ko alkategaia

Alderdi jeltzaleak gaur iragarri du nork lideratuko duen 2027ko udal hauteskundeetako kanpaina.

Bigarren Berdintasun Plana biharko Osoko Bilkurara eramango dute

Bihar bozkatuko dute bigarren Berdintasun Plana. PSE-EEk aurreratu du ezezkoa emango duela.

24. Korrika

Irungo haurrek ere euskara lau haizetara zabaldu dute

Haurrek ere Korrikarekin bat egin dute, eta lekukoa eskutik eskura pasa dute Irungo kaleetan barrena egindako Korrika Txikian.

24. Korrika

Gazteek ere sasoiarekin hartu dute lekukoa Irunen

Irungo Bigarren Hezkuntzako ikasleek lekukoa hartu eta Gazte Korrika antolatu dute Mendeluko biribilgunetik Zabaltza plazaraino.

Amaya Zabarte eta Joseba Novoa

Amaya Zabarteren auzia itxi du epaileak

Erreforma helegitea jarriko du orain akusazio partikularrak, baita apelazio errekurtsoa ere Gipuzkoako Auzitegian.

Oarso Bidasoko Hitza

Haur eta gazteentzako udako programetako aurre inskripzioak ireki ditu udalak

Uda Jolas, Udabentura eta Izan Arrantzale Hondarribian dira 2026ko udan eskainiko diren jarduerak. Martxoaren 29raino luzatuko dute izen ematea.

Emakumeen Etxeak antolatutako kantu feministako tailerrak, bueltan

Maiatzaren 6tik abenduaren 25era bitarte, kantu feminista lantzeko 25 saio antolatuko dituzte eta bihartik aurrera izena emateko aukera izango dute.

Txingudi Errugbi klubeko harrobiaren asteburuko partidak

16 eta 18 urtez azpiko taldeek denboraldiko azken txanpan murgilduta daude, eta asteburu honetan partida zailak izango dituzte.

Super Amara BATek 37 domina eskuratu ditu Gipuzkoako Txapelketan

Hainbat atleta izan ziren lehian, tartean, Iker Piñeirak 100 metrotan 18 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra berdintzea lortu zuen 10.64 segundoan.

Herritarrek gogo handia dute eraberritutako hiria ezagutzeko

Martxoaren 23an, 'Via Irun - Hiria gara' erakusketa estreinatu zuten, eta egunotan 2.300 lagun baino gehiago izan dira erakusketa bisitatzen.

1,3 milioiko inbertsio sorta anitz bat proposatu du EAJk

Javier Ugarteko aparkaleku proiektua, kirol instalazioetan inbertsioak, erakusketa areto irisgarri bat... hainbat proposamen berri egin ditu alderdi jeltzaleak, 2026ko aurrekontuetan ireki diren aukera berriei begira.

Kostata baino iritsi da Biok Txingudiren lehenengo garaipena

Modu bitxienean heldu da denboraldiko lehenengo garaipena, larunbateko partidan Uni Bilbo B taldeak ez baitzituen beharrezko jokalariak aurkeztu.

Gazteen emantzipazioari buruzko topaketa, CBAn

Adriana Carretero GAZeko aholkulari eta teknikari juridikoak 18 eta 35 urte bitarteko gazteeentzat topaketa antolatuko du maiatzaren 6an, 18:00etan.

Artia bisitatuko du Cristina Labordak

Ostegun honetan, hilak 23, 17:00etan bizilagunekin batera auzoko kaleak bisitatuko ditu, eta 19:00etan auzo-elkartean bilduko da.

150 xakelari bildu ziren Uranzu pilotalekuan, larunbatean

Salto Bidasoa Xake Klubak bosgarren Salto Systems txapelketa antolatu zuen, eta hainbat kategoriatako partidak jokatu zituzten.

Erdi Aroko pintxoak bihartik eskuragarri.

Erdi Aroko pintxo lehiaketarako izen ematea, irekia

Apirilak 30era arte izango dute epea irekita izena eman nahi duten tabernek. Soilik Erdi Aroan erabiltzen ziren osagaiak erabili ahalko dituzte.

Gehiago