Gazteen emantzipazioari buruzko topaketa, CBAn
Adriana Carretero GAZeko aholkulari eta teknikari juridikoak 18 eta 35 urte bitarteko gazteeentzat topaketa antolatuko du maiatzaren 6an, 18:00etan.
Gazteak eta etxebizitzak, gaur egun bolo-bolo dauden bi hitz dira. Adriana Carretero GAZeko (Eusko Jaurlaritzaren Emantzipaziorako Zerbitzua) aholkulari eta teknikari juridikoak gazteentzako Etxebizitza eta gazteak. Zer aukera eta baliabide ditugu? topaketa egingo du, CBAn. Gaur egun, emantzipaziorako adina nabarmen igo da, eta solasaldian bertan, etxebizitzak erosteko eta alokatzeko laguntzei buruzko informazioa eskainiko du. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek arazo ugari dituzte etxebizitzak alokatzeko eta erosteko, eta arazo horri aurre egiteko tresnak ere azalduko ditu.
18:00etan hasi eta 19:30ean amaitu bitartean, etxebizitzari eta emantzipazioaren gaiaz gain, afera honi buruzko galderak egiteko eta zalantzak argitzeko tartea izango dute bertaratutako gazteek. Topaketan parte hartzeko izena eman beharko dute udal webgunean, plazak bete arte.
Topaketa honetaz gain, CBAko GazteARTEan espazioa gazteei zuzendutako zerbitzua da, eta hainbat jarduera eskaintzen ditu. Hala nola, aisialdiko jarduerak, ikastaroak, tailerrak, bitartekotza, laguntza eta aholkularitza afektibo-sexuala. Asteartetik larunbaterako gune bat ireki dute, eta 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era zabalik izango da.

