
04:00ak inguruan, Gurutzetik sartu da Irunera eta 18 kilometro egin ostean Berarako bidea hartu du marea euskaldunak.

Ababor azoka aurten ez da egingo, bi urtean behin baita, baina halere, Ficobak antolatuta eta hainbat erakunderen laguntzarekin, Elkarrekin Ababor egitasmoa egingo dute.

Trenbidea eraldatzearekin batera, hiria eraberrituko du eta proiektuaren erakusketa gaurtik apirilaren 18ra arte zabalik izango da CBAn.

Astearte eta asteazken artean 49 kilometro egingo ditu 24. Korrikak Irunen eta Hondarribian. Dozenaka eragilek hartuko dituzte lekukoak.

Korrika Egunean daude gaur Irunen. Goizean, herriko auzo elkarteak batu dira, Korrikaren alde, San Juan plazan. Egun luzea izango dute.

Elkarretaratzea egin dute gaur, Lakaxitak jasotako eraso faxistak direla eta. Horrez gain, eraikinaren etorkizunaz mintzatu dira.

Urbanizazio obrak hasi dituzte eta datozen asteotan eremua eraldatuko eta lurzorua prestatuko dute, obrak egin bitartean behin-behineko aparkalekua eraikiko dute.

Besteak beste, alokairuaren prezioak mugatzeko xedearekin abiatu du prozedura Hondarribiko Udalak. Herritarren diru sarreren eta alokairuaren prezioaren arteko harremana orekatzea ahalbidetuko luke izendapenak.

Urtarrilean 52. Bidasoa Itzulia bertan behera utzi zutela iragarri zuten. Orain arte jasotako babes ekonomiko zein sozialari esker, aurtengo edizioa aurrera ateratzea lortu dute.

Pedro Morrondo Bidasoako ESIko zuzendariak adierazpen batzuk eman zituen Radio Irunen astelehenean. Horren harira, zuzendariaren "gezurrak" azaleratu ditu plataformak.

Erakusleiho politikoa izatea baino, herritarren bizi-kalitatea benetan hobetzen duten proiektuak lehenesteko eskatu du alderdiak.

44. Nazioarteko Txakur Erakusketa antolatuko dute larunbatean eta igandean, eta 192 arraza izango dira erakusketan.

Gaur, hilak 20, Emigrazio eraikinaren inaugurazioa egingo dute; eta erakusketa honen bidez, eraikinaren historia eta memoria azalduko dute.

Talde ekologistaren ustez, proiektuak ez ditu gutxieneko zabalerak errespetatzen eta gainera errepide arriskutsuak zeharkatzen ditu.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Irunen eta Hondarribian. Ikusi hemen ekitaldien zerrenda.

Biok Txingudik Uni Bilbo B taldearen aurkako lehia izango du bihar, hilak 18, 18:00etatik aurrera; garaipena zaila den arren, ez dute etsiko.

Udal gobernuak egindako diagnostikoaren alde agertu dira, baina neurri zehatzak eskatu ditu alderdi jeltzaleak.

Udalaren emaitza kaskarrak direla eta EH Bilduk kezka azaldu du, eta 2019tik %13ak soilik aurreikusi ditu berdintasun-klausulak.

Xake jokalari irundarrak "nagusitasunez" irabazi du lehia, Marlaxka Xake Klubak adierazi duenez. Nora Lerak emakumezkoen bigarren postua bereganatu du maila berean.

N-121-A eta AP-8 errepideetan trafiko aldaketak izango dira bihar eta etzi, Laskoain biribilgunea asfaltatzeko lanak direla eta, afekzioak izango dira.