Hitzaldiak

Ijitofobia hedabideetan, urteetako jazarpena

Maria Garcia Mayo kazetari, ikerlari eta ijitoak 'Ijitofobia eta hedabideak' landu ditu bere gradu bukaerako lanean. Auzia Irungo Emakumeen Etxera eraman du Kera elkartearen eta Antxeta irratiaren gonbidapenari esker.

'Artze, Joxan... gogoan' ikuskizunak Irunen egingo du geldialdia

Hilaren 10ean, Amaia KZn ikuskizun multidiziplinarra eskainiko dute Joxan Artzeren omenez. Sarrerak jada eros daitezke.

Marta Oronozek eta Peru Txintxurretak diploma bat banatu diote udalari

Hondarribiko Udala 2022an atxikitu zen Pauso berriak programan. Hamabost urteko ibilbidea duen programa da, adimen desgaitasuna duten pertsonak gizarteratu eta laneratzeko helburuarekin.

Bidasoko atletek garaipen festa ospatu dute Gipuzkoako Txapelketan

Adin txikikoen eta master kategoriak jokatu dira eta harrobiaren osasun ezin hobea erakusteko baliatu zuten txapelketa. Donostian jokatu da.

Euskaraldia

Hondarribian euskarak duen egoeraz hausnartuko dute ostegunean

'Euskararen egoera Hondarribian: argiak eta itzalak' deituriko mahai ingurua egingo dute hilaren 8an. Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko ikerlariak, Saioa Zabala antropologoak eta Mikeldi Zeberio soziologoak parte hartuko dute.

Oiassoko termak zabalik, 29 urteren ondotik

Urko Iridoy Alzelai / Gipuzkoako Hitza

Nutrizio eta sukaldaritza tailerra, minbizia duten pazienteentzat

Minbiziaren tratamendu garaian elikadura osasungarriaz ikasteko aukera eskainiko du tailerrak, Plaiaundi Lanbide Heziketan. Hilaren 8an (osteguna) izango da eta aurretik izena eman behar da.

Zubietako erraustegira bisita antolatu du Txinzerrek

Hilaren 17an (larunbata) egingo da irteera eta helduei begirakoa da. Doako bisita honetan errauste plantaren funtzionamendua ikusi ahalko da. Dagoeneko izena eman daiteke.

Gazteak On lehiaketan, herritarren txanda iritsi da

Elikadura jasangarria hizpide, bideo lehiaketan hartu dute parte Txingudiko 100 ikasle baino gehiagok. Herritarren saria erabakitzeko txanda da oraingoa.

PSE-EE: "HAPO berriak Zaldunbordako merkataritza gune bati atea berriro irekitzea zentzugabea da"

Sozialisten ustez merkataritza gune horrek saltoki txikien eta hiriaren iraunkortasuna baldintzatu ditzake eta 2017an egin bezala lurzoru horiek industria erabilera gisa kalifikatzearen alde egin dute.

'Hatsaren poesia' liburuaren aurkezpena, arratsaldean

2025ean 'Hatsaren poesia' liburuaren 27.a kaleratu dute. Gaur, hilaren 22an, aurkeztuko dute liburua Zentroko Auzo Elkartean, 19:00etan.

Traineruen txanda iritsi da

Larunbatean hasiko dira 2025eko traineruen lehia ofizialak, Mutrikuko Banderarekin. Ekainaren 1ean, Orion, Gipuzkoako Txapelketa.

Abotsanitzek irmo erantzun die terrazen ordenantzari buruz EAJk atzo egindako akusazioei 

Atzoko egunez Hondarribiko EAJ alderdiak terrazei buruko ordenantza berriari buruzko dokumentazioa, hura eztabaidatuko den batzordea egin baino 45 ordu lehenago jaso izana salatu zuen. Gaurkoan, Abotsanitzek erantzun egin die akusazio horiei. 

Hondarribiko EH Bilduk herri batzarra deitu du hilaren 28rako

Muaran izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean. Bileran HAPO izango dute hizpide.

EAJ: "45 ordu lehenago jaso dugu terrazei buruzko ordenantza berriari buruzko dokumentazioa"

Udal gobernuaren egiteko moduak kritikatu eta oposizioarekiko eta herritarrekiko "errespetu instituzional falta" erakutsi dutela adierazi dute.

Hondarribiko PSE-EE "kezkatuta" dago San Marko parkearen kudeaketarekin

Parkea Hondarribiarrentzat "eremu berezia" dela argudiatuz, urmaela "desegin" izana ez dute ontzat jo sozialistek. 

Kultur eskaintza oparoa auzoz auzo

Auzoetako Kultur Agendak jarduera ugari ditu asteburu honetan, San Migel, Artia eta Uztarri Ona auzoetan.

Bartzelona, hiri barruti berritzailerako eredu

Irungo ordezkaritza bat Bartzelonara joan da bertako lurralde eta enpresa garapenerako proiektuak ezagutzera. Vía Irun hiri barruti berritzailea eraikitzeko baliatuko dute ikasitakoa.

All'Anticaren kontzertua, igandean

Ricardo Requejo ganbera musika zikloaren baitan antolatu dute kontzertua. Igandean, hilaren 25ean, Amaia KZn izango da.

Gehiago