'Hatsaren poesia' liburuaren aurkezpena, arratsaldean
2025ean 'Hatsaren poesia' liburuaren 27.a kaleratu dute. Gaur, hilaren 22an, aurkeztuko dute liburua Zentroko Auzo Elkartean, 19:00etan.

27. Hatsaren poesia argitaratu dute aurten. Libururako lanak argitaratu nahi dituen orok bi edo hiru olerki bidaltzen ditu, eta Hatsa elkarteak denak kaleratzeko konpromisoa hartzen du.
Gaur, hilaren 22an, aurkeztuko dute Irunen liburua. Ainara Maiak egingo du aurkezpena, eta berarekin izango dira liburuan parte hartu duten beste hainbat idazle, besteak beste, Itziar Gomez, Juanma Sarasola eta Joseba Aurkenerena.
Zentroko Auzo elkartean ezarri dute hitzordua, 19:00etan.