'Artze, Joxan... gogoan' ikuskizunak Irunen egingo du geldialdia
Hilaren 10ean, Amaia KZn ikuskizun multidiziplinarra eskainiko dute Joxan Artzeren omenez. Sarrerak jada eros daitezke.

Joxan Artze poeta, idazle eta musikari usurbildarra omentzeko ikuskizun berezia antolatu dute hilaren 10erako (larunbata) Amaia KZn, 19:00etan. Ikuskizun multidiziplinarra izango da eta Nayade Abesbatza izango da protagonista.
Nayaderekin batera Belen Sierra arituko da pianoarekin eta Caroline Philipps eta Mixel Ducau musikariak ere oholtzara igoko dira. Gorka Larrañaga artistak, Andoni Salamero poetak eta Itziar Gomez, Ainara Maya eta Pello Otxoteko poeta irundarrek ere parte hartuko dute.
Sarreren prezioa 16 eurokoa da, baina 10,50 euroko prezioan erosi ahalko dute 14 urtetik beherakoek, familia ugariek eta langabezian daudenek. Lotura honetara joan behar da sarrerak erosteko.