'Miñan' antzezlena, larunbatean Irunen
Sarrerak 8,5 euroan eskuratu daitezke. Larunbatean, hilaren 24an, Amaia KZn izango da, 19:00etan.

Miñan antzezlanaren emanaldia antolatu du Irungo Udaleko Kultura zerbitzuak. Ibrahima Balderen bizitzari buruzkoa da Amets Arzallusek idatzi eta Artedramak antzerkira egokitutako lana.
8,5 euroren truke eskura daitezke sarrerak Luis Marianoko Turismo Bulegoan, internet bidez, edo ikuskizunaren aurretik leihatilan bertan. Antzerkiaren ostean solasaldia egongo da gerturatzen direnen eta aktoreen artean.
Larunbatean, hilaren 24an, 19:00etan emango dute antzezlana, Amaia KZn.