Marlaxka A, B eta C taldeek berdinketa lortu dute eta Marlaxka D taldeak garaipenarekin bukatu du asteburua.
Marlaxka Xake klubeko eta Salto Bidasoa Xake Klubeko xakelariek Gipuzkoako Banakako Txapelketan parte hartu dute asteburuan. Parte hartzaile guztiek oso txapelketa txukunak burutu zituzten.
Larunbatean Gipuzkoako Banakako Txapelketaren bigarren txandak jokatu zituzten eta igandean ordezkari bat izan zuten Anai Emakumezkoen IV. Txapelketan.
Eibarren jokatutako partida azkarren taldekako herrialdekoan bigarren izan dira Marlaxkaren A taldekoak, eta hamalaugarren Bkoak.
'Adinekoak gogoz' lelopean, Irungo Udalak, hainbat erakundek eta hiriko adinekoen elkarteek 15 jarduera biltzen dituen programazio zabala eraiki dute.
Euskadiko Liga amaituta 6. postua eskuratu du Marlaxka Xake Klubeko A taldeak. Gipuzkoako Ligan, berriz, bi garaipen eta porrot eta berdinketa bana lortu dituzte gainontzeko taldeek. Julen Goya lesakara ere fin aritu da.
Udalak eta hiriko kirol klubek prest dute urtero udan abiatzen den egitasmoa. Horrez gain, ostegunean irekiko da San Martzial-Txingudi kiroldegiko aire zabaleko igerilekuen denboraldia.
Igande honetan emango dio Irungo Atsegiña Elkarteak saria irundarrari, 13:30ean. Xakearen alde egin duen lana eta osatutako ibilbidea aitortuko dituzte.
Emaitza oso onak lortzen ari dira Marlaxkaren talde ezberdinak play offetan, eta nabarmenena talde nagusia maila gorenera igotzea izan da.
EH4 lehiaketan eta Eskolarteko II. Open Txapelketan parte hartu dute Marlaxkako kideek asteburuan online antolatutako norgehiagokan.
Bidasoaldeko 17 neska-mutil lehiatu ziren benjamin, alebin eta infantil mailako xake zonalean. Giro ezin hobea sortu zen xakearen bueltan.
Hondarribiko Marlaxka Klubak lau talde izanten jarraituko du 2025ean. Horietako bik partidak izan dituzte asteburuan. Berdinketa eta porrot batekin hasi dute liga.
Marlaxka Klubeko hamaika xakelarik parte hartu zuten lehiaketan. Sailkapen orokorrean kluba hirugarren sailkatu zen.
Jaien baitako zazpigarren xake jaialdia antolatu zuten hilaren 14an. Parte hartzea handia izan zen eta "primeran" pasa zuten denek.
Izen ematea eta bazkidetza kanpainak zabalik dauzka jada Bidasoa Xake Klubak. Edizio honetan dei berezia egin diete helduei xakean jolasteko.
Marlaxka klubak jakinarazi du irailaren 14an izango dela lehia, Gipuzkoa plazan. Irailaren 12ra bitarte apunta daitezke herritarrak.
Eibarren jokatu zen Adinetako Euskadiko Xake Txapelketan eskuratu zuen titulua irundarrak. Marlaxka Xake Klubak beste hiru ordezkari izan zituen. German Herrerak eta Josu Tornayk, bestetik, Euskadiko Txapelketa Absolutuan parte hartu dute.
Asteazkenean Benjamin, Kimu eta Infantil Mailetako Eskolarteko Xake Txapelketa zonalak jokatu ziren Kasino Zaharrean, Bidasoko hamazazpi neska-mutilen parte hartzearekin.
Gipuzkoako ligak atsedenaldia izan zuen joan den asteburuan, Gipuzkoako Xake Federazioak denboraldi hasieran adostu bezala.
Hiru txapelketa, bi txapeldunordetza eta hirugarren postu batekin bukatu dute lehia Hondarribiko ordezkariek.