Astelehenean izan zen istripua eta LAB sindikatuak salatu du aurten guztira hamaika garraiolari hil direla lanean dagoeneko.
Lan Osasunaren Eguna baliatu dute Bidasoko enpresa komite desberdinetako ordezkariek "ezinbesteko" eskaera egiteko.
Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.
LAB sindikatuak salaketa jarri zuen lan ikuskaritzan "enpresa iruzurreko erabilera" egiten ari zelako "ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuekin". Asteartean eman zioten arrazoia LABi eta enpresak 130 langile finko egin behar izan ditu.
Jada sei bilera egin dituzte patronalarekin ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta ez dute inolako proposamenik jaso. Lan hitzarmena berritzearen arduradunak Irungo eta Hondarribiko Udalak, eta Txingudi Zerbitzuak ere badirela adierazi dute.
"Gardentasuna eta kirurgia zerbitzu guztiak Bidasoa ESIn mantentzea" aldarrikatuko du sindikatuak larunbateko manifestazioan. 18:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.
San Juan plazan elkartu dira Oarso Bidasoko Sindikatu ezberdinak deituta, Espainiako Parlamentuan lantzen ari diren erreformen harira: "Hemen erabaki nahi dugu, hemen lan egiten dugulako".
Ekintza Sozialeko topaketek geldialdia egin dute gaur Irunen; jardunaldiaren ondotik, inor ez dela ilegala aldarrikatu dute sindikalistek Hendaiako Herriko Etxera arte egindako manifestazioan.
CCOO eta LAB sindikatuek ere ordezkaritza lortu dute udalean. Jasotako boto kopuruaren arabera, hiruna ordezkari lortu dituzte sindikatuek.
Bidasoa eta Oarsoaldeko ehunka herritarrek Errenteria-Oreretako kaleak bete dituzte langileek pairatutako prekarietatea salatu eta aldaketarako garaia dela aldarrikatuz.
20. eta 26. lineetan murrizketak salatu, eta horietan dagoen bidaiarien pilaketaren berri eman du sindikatuak.
LAB sindikatuak mende erdia bete duela eta ekitaldi berezia antolatu du Maiatzaren 1ean.
"Kontratazio faltagatik" protesta egin dute gaur langileek. CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek babestu dute gaurko mobilizazioa.
Hileko azken ostirala izanik, euskal presoak etxean, lantokietan eta bizirik nahi dituztela aldarrikatzeko elkarretaratzera deitu du LABek. 13:00etan bilduko dira.
Bihar, asteartea, Pasaiako eta Errenteriako udaletan zaintza lanak aitor daitezen eskatzeko idatzia erregistratuko dute sindikatuko kideek.
Dozenaka herritarrek erantzun zioten atzo LABen deialdiari. Bi giza katek bat egin zuten, «Ipar zein Hego Euskal Herriko borrokek bat egiten dutela irudikatzeko, eta nazio izaera ere aldarrikatzeko».
Orain dela hogei urte Irungo emakumeek abiatu zuten borrokak Euskal Herriko emakumeak libreago izatea suposatu duela ziurtatu dute
Maiatzaren Lehenaren aurretik, hitzaldi zikloa antolatu du Oarsoaldea eta Bidasoko herrietan LABek, eta horien berri ere eman du gaurko agerraldian.
Hilaren 16an abiatu zuen LABek Lan duina, bizi duina iniziatiba ibiltaria, eta hilaren 31tik azaroaren 2ra bitartean Oarso Bidasoko herrietan izango da.
Grebara deitu dute bihar hezkuntza publikoan ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Hilabeteko bigarrena izango dute.