Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Bizitza duinerako eskubidea erdigunean jarriko du LAB-ek

Hilaren 16an abiatu zuen LABek Lan duina, bizi duina iniziatiba ibiltaria, eta hilaren 31tik azaroaren 2ra bitartean Oarso Bidasoko herrietan izango da.

Ikerne Zarate Gartziarena
Hondarribia,Irun
2017/10/23

LAB sindikatuaren agerraldia.

Hilaren 16an abiatu zuen LABek Lan duina, bizi duina iniziatiba ibiltaria, eta hilaren 31tik azaroaren 2ra bitartean Oarso Bidasoko herrietan izango da. Gaur egin dute agerraldia bi eskualdeetan antolatu dituzten ekintzen eta iniziatibaren berri emateko Oreretako egoitzan. Bizitza duinerako eskubidea erdigunean kokatu beharra dagoela esan du sindikatu abertzaleak, “eta horrek lan guztien aitortza eta defentsa egitea dakar”. Helburua ere azaldu dute, “langile klasea bere osotasunean kontuan hartu eta ohiko sindikalgintza ereduarekin identifikatzen ez diren kolektibo horiei guztiei eskaintza bat egitea da. Lehenik egoeraren kontzientzia hartu behar dugu, eta argi izan prekarietatera kondenatu nahi gaituztela, guztioi bizitza duina bermatzeko diru nahikoa badago ere. Borrokara batzeko eskaintza egiten dugu, aktibatu eta mobilizatu egin behar dugu”. Horren harira, kolektibo bakoitzari borroka eskaintza espezifikoa egingo diola LABek nabarmendu dute, “bere errealitatetik abiatu eta hura iraultzeko”. Iniziatiba ibiltariak bi egun eta erdi emango ditu Oarso Bidasoan, eta denbora horretan hiru asmori begira arituko da sindikatua: “delegatuekin izango gara, elkarrekin egoteko espazio komunak sortuko ditugu barne mailari dagokionean; borrokaren balioa langile sektore anitzetara eramango dugu, irekiak ditugun borrokak hauspotu, egindako borrokak goraipatzeko, edota borrokarako zailtasunak dituzten langile guneetara ekintza zuzena eramateko; herrietara iristea da beste asmoa, lana eta herri borroka esparru berdinak direla azaleratzeko”. Egitarau zehatza Urriaren 31n LABeko delegatuekin tailerrak egingo ditu sindikatuak ekintza sindikal modu berriak hausnartzeko, eta horiek amaituta industria arloko bi enpresetan mobilizazio pare bat iragarri dituzte. Arratsaldean berriz, Hondarribiko San Pedro plaza hartuko dute. 17:30ean Zaldunbordak Hondarribian izango duen eraginaz mintzatuko dira, eta ordubete beranduago etxebizitzaren arazoaz hitz egingo dute herriko gazteekin. Pintxoekin eta musikarekin amaituko dute eguna. Azaroaren 2an helduko da iniziatiba ibiltaria Oarsoaldera. Hainbat enpresetatik barrena ibiliko da eta Pasai Antxoko plazan elkartuko dira, ondoren, “Pasaiako portuaren bueltan beharrezko aldaketa soziala eta burujabetzaz hitz egingo dugu mahai inguruan”. Trikipoteoarekin amaituko dute eguna bertan ere. LABek Oarso eta Bidasoko herritarrak deitu ditu iniziatiba ibiltariarekin bat egitera, “furgoneta ingurura hurbildu, beren kezkak konpartitu, elkarrekin eragiteko bideak arakatu, eta lan eta bizi duinak aldarrikatzera”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.