Osasun mahaitik aterata desadostasuna erakutsi du LAB sindikatuak
Atzo goizean elkarretaratzea egin zuten Ficoba eraikinaren kanpokaldean. Larunbat honetarako (otsailak 1), berriz, Osasun Sistema Publikoaren aldeko defentsan OPA Herri Plataformek antolatu dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Osasun Mahaiaren bigarren faseari itxiera eman zioten atzo Ficoban, baina ez erabateko adostasunarekin. LAB sindikatuak ez zuen mahai horretan parte hartu. Are, elkarretaratzea deitu zuen atzorako. Ficoba eraikinaren kanpoaldean elkartu ziren sindikatuko kide zein herritarrak, osasun sistema publiko indartsua eskatuz.
Atzoko bilera baino lehen behin-betiko dokumentuaren osotasunarekiko desadostasuna duela adierazi zuen sindikatuak, “dokumentuak ez diolako esklusibotasunaren gaiari heltzen, ezta osasun zerbitzua titularitate publikotik baliabide publiko eta propioekin eskaintzeari”.
Dena den, “antzerkien eta interes alderdikoien gainetik” garrantzitsuena Osasun Sistema Publikoak eta Osakidetzak behar dituzten eraldaketak lortzeko neurriak erabakitzea dela esan dute, eta beraz, sindikatuak Osasun Mahaiaren hirugarren prozesuan, hau da, estrategien fasean, parte hartzen jarraituko duela iragarri du.
Manifestazioa, larunbatean
Sistema publikoa indartzeko aldarriak ozen entzun daitezen manifestazioa Osasun Sistema Publikoaren aldeko defentsan OPA Herri Plataformek antolatu dituzten manifestazioetara joateko deia egin dute. Larunbat honetan (otsailak 1) Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan izango dira hitzorduak: Gasteizen, 12:00etan Bilbo plazan; Donostian 17:00etan Boulevard-en; eta Bilbon, 12:00etan Bihotz Sakratuan egingo dituzte.