Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udal langileek lan baldintzak hobetzeko negoziaketak hastea eskatu dute

Udalhitzeko negoziazioa hasi bazituzten ere, udal langileek elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean lan baldintzak urgentziaz hobetzeko.

Gaur goizean, udal langileek eta Txinzerreko langileek elkarretaratzea egin dute.Gorka Correyero Llamas
Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/04/17

Irungo udal langileen haserrea nabarmena da garaiotan. Gaur, udal langileek lan baldintzak hobetzeko elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean, Txinzerreko langileek ere elkarretaratzearekin bat egin dute. Udalhitzeko negoziazioa duela urte eta erdi hasi bazen ere, EUDELek “eduki eskasak” jarri ditu mahai gainean. “Urte asko daramagu lan baldintzak hobetuko dituen akordiorik gabe”, salatu dute. Gaur gaurkoz, Irungo Udalak Madriletik datozen akordioak onartu ditu, “akordio horiek langile publikoen prekarizazioari eta pribatizazioari bidea irekitzen diote”.

Hori dela eta, ELAk eta LABek udal langileen lan baldintzen hobekuntza negoziatzea exijitu dute. Gaur egindako elkarretaratzeaz gain, apirilaren 23an bi orduko lanuztea egingo dute, 11:00etatik 13:00etara; eta maiatzaren 14an eta ekainaren 4an egun osoko grebak egingo dituzte EAEko udaletxe guztietan. 

Lan baldintzen hobekuntzak adosteko hainbat aldarrikapen minimo adostu dituzte udal langileek. Lehenik eta behin, soldatetan azken urteetan galdutako eros ahalmena berreskuratzea, bai eta udaletan 1.500€ azpikontrataturiko langilerik ez egotea eskatu dute.”Enpleguari lotuta pribatizazio gehiagorik ez egitea, sektore feminizatuetan jardunaldiak %100ekoak izatea eta egiturazko lanpostuak aitortzea eskatzen dugu”.

Bestetik, Gazteberritze neurriak adostea eskatu dute, “adinagatiko lanaldia murrizteko eskubidea aitortzen duten neurriak soldata eta kotizazioak murriztu gabe”. Lan osasunaren arloan ere, hainbat neurri eskatu dituzte: bajen kudeaketa publikoa egitea eta ez mutualitateen bitartez, besteak beste. Soldata arrakalekin amaitzeko neurriak, jazarpen protokoloen jarraipena, LGTBIfobiaren kontrako protokolo eraginkorrak adosteko berdintasun neurriak ere eskatu dituzte. 

Euskarari dagokionez, hainbat aldarrikapen egin dituzte. Lanpostu guztiak elebidunak izateko neurriak ezartzea; hala nola, egun lanean ari direnak euskalduntzeko euskara planak adostea eskatu dute. “Kontzialiatzeko neurriei dagokionez, batetik, zaintzeko lanaldi murrizketak eta eszedentziak adostea eta Loturagramen bidezko baimenak onartu eta aitortzea”, aldarrikatu dute.

“Udalhitzen zein udaletako negoziazioetan edukiak orain eskuratzeko modu bakarra da! Beraz, presionatu ditzagun alderdi politikoak langileoi dagokiguna eskuratu arte!”, amaitu dute gaurko elkarretaratzea.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.