
Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Alberto Anguera plazan "auzotar patruilen" manifestazioari aurre egiteko; garaipena argia izan da.

Aurten ere, Aitzondo Euskara Taldeak hitz gurutzatuen topaketa nagusia antolatuko du Palmera Monteron; aurtengo berritasuna, hiruko finala.

Zaldunbordaren harira udalak jasotako demandari kereila penala jartzea onartu du Hondarribiko Udalak. Abotsanitzek uste du EAJk bere erantzukizun politikoa erakutsi beharko lukeela.

Urriaren 7tik 8ra Zabaltza plazan askotariko gaien inguruan hausnartuko dute, hala nola bakardade ez hautatua, gazteen osasun mentala, migrazioa eta elikadura osasuntsua.

Eragile antifaxistek elkarretaratzea egingo dute gaur (ostirala) arratsaldean Alberto Anguera plazan, bertatik abiatuko den 'auzo patruilen' mobilizazioari aurre egiteko.

Hondarribiko udaltzain batek hil zuen Babacar Weler astelehenean. Senegaldar komunitateak gertakaria argitzea eskatu du, eta alkateak hura ekiditea bazegoela sentitzen du.

Gaur hasiko dituzte Amuteko jaiak, eta igandera luzatuko dira. Programazio luzea eta anitza bete dute, urtero moduan.

Udal tasen igoera kritikatu dute jeltzaleek, argudiatuz aurrekontuko zati bat oraindik ez dela gastatu. Zaldunbordaz eta Lurraldebuseko autobusen aldaketaz ere adierazi dira.

Abenduaren 4ko 21:30eko kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Egun bererako bigarren kontzertua ezarri dute, 18:30ean.