Beste aukera bat Ara Malikian ikusteko
Abenduaren 4ko 21:30eko kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Egun bererako bigarren kontzertua ezarri dute, 18:30ean.
Abenduaren 4an bi kontzertu emango ditu Ara Malikian biolin jotzaile libanoarrak Irunen. Hasiera batez 21:30erako zuen iragarria kontzertua, baina bertarako sarrerak agortu egin direlako, bigarren emanaldi bat iragarri du Irungo Udalak: egun berbereko 18:30ean izango da.
18:30eko saiorako sarrerak gaurko (hilak 2, ostirala) 12:00etatik jarriko dira salgai, 40 euroan. Horiek erosteko baliatu esteka hau.

