San Pedro eta San Martzial jaiei begira, indarkeria matxista, alkohola zein sustantzien kontsumoa prebenitzeko programak aurkeztu dituzte.
Prozesuaren lehen fase honetan diagnostiko integrala ari dira egiten. Gero, eremua diseinatu eta behin-behinean onartuko dute.
Zuloagak Irungo herriari eskaini zion koadroa, eta hainbat erakusketetan egon ostean, udaleko Areto Nagusira ekarri dute bueltan.
Koalizio moreak abstentziora jo zuen kreditu aldaketaren bozketan. Positiboki baloratu dituzte neurrietako batzuk, baina hiritarrei benetako irtenbideak emango dizkieten neurriak garatzearen alde egin dute.
Cristina Labordak tartean dauden erakundeei bilera bat eskatu die, erakundeen arteko lankidetzarako mahai iraunkor bat martxan jartzea proposatzeko eta gaia bere konplexutasun osoan aztertzeko.
Kirol dendako langileek larunbat honetan egingo dute hirugarren lanuzte eguna. Zapata dendako langileek, berriz, hirugarren greba hilabetea beteko dute ekainean. Egoera salatzeko bi ekintza berezi egingo dituzte larunbat honetan.
Larunbatean emakumeen sei taldek festetako txapelketa izango dute jokoan, Txingudi Eskubaloiak antolatua. Eskubaloi egokitu partida, 18:00etan.
Larunbatean goizeko 10:00etan zabalduko dute Erdi Aroko azoka eta igandean gaueko 21:00etan itxiko dute.
Larunbat honetan musikak ez du etenik izango. Guztira 12 talde arituko dira Psilocybenea Aretoko oholtza gainean. Jai berean P30 musika bilduma aurkeztuko dute.
Txingudi Eskubaloiak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu, 2010etik 2013ra bitartean jaiotakoei zuzendutakoak. Saioak hilaren 7an, 10ean eta 14an izango dira, Artalekun.
Alderdi jeltzaleak adierazi du gune horren hirugarren fasea egiteke dagoela, eta Udal Gobernuari Gobernu Programa bat osatzeko eskatu dio, haien lehentasunak zeintzuk diren jakiteko.
Real Unionen Beteranoen Elkarteak 'Ecos del Roca' liburua idatzi du txuri-beltzen bigarren taldearen mendeurrena goratzeko. Bihar aurkeztuko dute Irungo Kasinoan, 19:30ean.