Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak konponbide integralak eskatu ditu trafiko arazoak saihesteko

Cristina Labordak tartean dauden erakundeei bilera bat eskatu die, erakundeen arteko lankidetzarako mahai iraunkor bat martxan jartzea proposatzeko eta gaia bere konplexutasun osoan aztertzeko.

Mikel Del Val Garcia
Irun
2024/06/06

Irungo Udalak “konponbide integralak” eskatu ditu hirian “etengabe” sortzen diren trafiko arazoak saihesteko. Azken auto-ilarak astelehenean eta asteartean sortu ziren nekazaritzaren sektoreko mobilizazioen ondorioz. Egoera horri irtenbidea emateko helburuarekin, Cristina Laborda alkateak tartean dauden erakundeei bilera bat eskatu die, erakundeen arteko lankidetzarako mahai iraunkor bat martxan jartzea proposatzeko eta gaia bere konplexutasun osoan aztertzeko.

Bilkura horietan “protokolo” batzuk ezarri ahal izango direla adierazi du alkateak, “neurri eraginkorrak” abiatzeko eta Irun eta inguruak gerta daitezkeen egoerekin ez kolapsatzeko. “Garaia da Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko eta Segurtasun Sailak eta Irungo Udalak egoera konpon dezagun, hirirako irtenbide eta protokolo espezifikoak ezarriz, jada ez baita kontua soilik udako irteera eta itzuleretan jardutea. Ikusten ari gara egoera horiek gero eta gehiagotan gertatzen direla”.

Trafiko arazoen afera ez da berria. Irun mugan dagoen hiria da, eta Labordak nabarmendu du kokapen horrek “hiria baldintzatzen” duela errepidez egiten diren joan-etorrietan. Horren aurrean honakoa adierazi du alkateak: “Ez da gauza berria hiriak etengabe jasaten dituen auto-ilaren kontua, eta bertako bizilagunentzat benetako nahasmendua da. Hain zuzen ere, astearte honetan bertan, Behobia eta Katea auzoek zuzen-zuzenean jasan zituzten kilometroetako auto-ilarak, eta horrek galera ekonomiko handiak ekarri dizkie Irungo zenbait enpresari eta ezinegon handia irundarrei, askok jasan behar izan baitzituzten asteartean Gipuzkoako bideetako kilometrotako auto-ilarak. Garaia da egoera konpontzeko eta behin betiko irtenbideak bilatzeko”.

Asteartean auto-ilara mordoa sortu baziren ere, Labordak Udaltzaingoaren jarduna goratu du, hiriguneko zirkulazioa “normaltasun osoz” gauzatu zelako. Hala ere, neurriak eskatu ditu: “Eskertzekoa da gure Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko lana eta lankidetza, zalantzarik gabe Irun barruko eraginak minimizatzea lortu baitzuten. Baina horiek partxeak dira. Ezin gara horrela ibili irteera operazio, mobilizazio edo kontrolatu ezin ditugun gainerako egoera bakoitzarekin”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.