Bueltan da Ignacio Zuloagaren 'Mujeres de Sepúlveda' koadroa
Zuloagak Irungo herriari eskaini zion koadroa, eta hainbat erakusketetan egon ostean, udaleko Areto Nagusira ekarri dute bueltan.
Irungo Udalak jakinarazi du Ignacio Zuloaga (1870-1945) margolari eibartarraren ‘Mujeres de Sepúlveda’ koadroa (1909) udaleko Areto Nagusira ekarri dutela bueltan. Koadroa ‘Zuloaga and the Myth of Spain’ erakusketan egoteaz gain, Municheko Kunsthalle München museoan edo Hanburgoko Bucerius Kunst Forumean ere egon da ikusgai, besteak beste.
‘Mujeres de Sepúlveda’ koadroan figurak Erdi Aroko herri bati begira ageri dira, eta oihalaren ertz batan irakur daitekeenez, Zuloagak Irungo herriari eskaini zion koadroa.


