Real Union Rocaren mendeurrena, liburuan jasota
Real Unionen Beteranoen Elkarteak 'Ecos del Roca' liburua idatzi du txuri-beltzen bigarren taldearen mendeurrena goratzeko. Bihar aurkeztuko dute Irungo Kasinoan, 19:30ean.
Bihar, hilak 7, Real Unionen Beteranoen Elkarteak Ecos del Roca liburua aurkeztuko du Irungo Kasinoan, 19:30ean. Roca Real Unioneko gizonen bigarren taldea da, eta iaz ehun urte bete ziren bere sorreratik. Beteranoen Elkarteak taldearen mendeurrena dela eta idatzi du liburua, Real Unionekin eta Irungo Udalarekin elkarlanean.

