Txingudik ateak irekiko dizkie haur eta gazteei eskubaloia ezagutzeko
Txingudi Eskubaloiak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu, 2010etik 2013ra bitartean jaiotakoei zuzendutakoak. Saioak hilaren 7an, 10ean eta 14an izango dira, Artalekun.

Txingudi Eskubaloiak eskubaloia ezagutzeko ate irekien saioak antolatu ditu, 2010etik 2013ra bitartean jaiotako haur eta gazteei zuzendutakoak. Topaketak hilaren 7an, 10ean eta 14an izango dira, Artaleku kiroldegian, eta jolaserako, dibertsiorako eta lagun berriak egiteko espazioa aurkituko dutela adierazi du klubak. Haur eta gazteei saio horietara hurbiltzeko deia luzatu die Txingudik.