2022/6/6

Gazteguneak badu egitarau oparoa

Ekainak 25, 26 eta 27an kontzertuak eta jarduera desberdinak egingo dira Santiagoko pilotalekuan. Parte hartzea izan dute ardatz.

Migrazio bidea irekitzea ahalbidetu zuen Ehun mugimenduak

Mozorrotuta Santiago zubia pasa zuten hainbat herritarrek migratzaile batzuekin, eta euskal herritartasuna eman zieten libre mugitzeko herrialde osotik.

Aurreikusitako epean ekin diote Gibeletako lanei

"Kalez kale Hondarribia programa erritmo onean doa" eta horrenbestez, gaur bertan asfaltatze, fresatze eta margotze lanekin hasi dira.

Nagusikleta, kalearen parte sentitzeko dinamika iritsi da Bidasora

Danimarkan sortu zen Nagusikleta eta jada 56 herrialdetan dago martxan. Adinekoekin bizikletan paseoak ematean datza proiektua, eta Bidasoan finkatu nahian dabiltza.

Txapeldunorde duina izan da Bidasoa

Asobal Kopan Granollersen kontrako partidan kanpaikada jo ondoren, finalean, 37-29 galdu du Bidasoak Bartzelonaren kontra.

[Erreportajea] Espazio baten zain, kalean izan da Ziztaka ikasturte honetan

Kurtsoaren gaineko balorazio baikorra egin du iniziatibak, Kulturakada kultur zikloaren barruan antolatutako jarduerak direla eta. Ginga jartzeko azken ekitaldia hilaren 11n izango da: Ziztaka 2.0 jaialdia.

txosnak.irun

Hondarribiko sostengu taldeak laguntzera animatzeko deia egin du

Irungo sostengu taldeak San Pedro eta San Martzial jaietan izango duen txosnan lan egin nahi duen orok posta elektroniko bidez mezu bat bidali beharko du.

BAT-eko txikienek eta beteranoek maila eman dute asteburuan

Gipuzkoako Kategoria Txapelketa, Euskadiko Txapelketa Absolutua, Madrilgo Txapelketa Absolutua eta Kataluniako Txapelketa Absolutuan parte hartu dute BAT-eko atletek.

Solas Jolasen nondik norakoak azaltzeko bilera ekainaren 21ean

Plaza zozkatu beharrean, ordutegiak ezartzeko zozketa egin dute. Bestalde, gurasoentzako informazio saio bat egingo dute hilaren 21ean.

Hondartza kiroldegia

Emeki elkarteak Hondarribiko Kiroldegiaren "erantzun eza" salatu du

Hondartza Kiroldegiko paretak erabat ixteko eskatu du Emeki Emakume elkarteak "emakumeen segurtasuna bermatzeko".

Trantsizio denboraldia izan da Zaisa Txingudi Errugbi taldearena

Jokalari erreferenteak joan eta harrobiko zenbait sartu dira taldean. Gainera, hurrengo urtean liga berri bat sortuko da.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-6-3)

Ekainak 3ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalako produktuen kaxa da.

Artian eko-ibilbidearekin auzoko plan ezkutuak azaleratu nahi dituzte

Larunbatean auzotik buelta bat emango dute eta aurreikusitako planen datuak eta informazioa helaraziko dute. Mugikortasuna, ingurumena eta ZAISA izango dituzte hizpide.

alardea.udaletxea.santano

Txingudi Elkarte Feministak alardea publikoa izatea eskatu dio alkateari

Beharrezkoak diren mekanismoak eta tresnak martxan jartzea galdegin diote Jose Antonio Santanori alardea udalak antola dezan.

Gehiago