Emeki elkarteak Hondarribiko Kiroldegiaren "erantzun eza" salatu du
Hondartza Kiroldegiko paretak erabat ixteko eskatu du Emeki Emakume elkarteak "emakumeen segurtasuna bermatzeko".
Duela bi aste Emeki Emakume elkarteak aldagelen segurtasunaren inguruko kezka helarazi zion Hondarribiko Hondartza Kiroldegiari idatzi baten bitartez.
Elkarteak azaldu duenez “jakin dugu, kiroldegia ireki zenetik, grabaketak egiteko saiakerak egon direla eta ez dugu ulertzen zergatik ez den irtenbiderik eman arazo honi”. Eta 25 urteren ondoren “irtenbide bat merezi” dutela gaineratu dute.
Hondartza Kiroldegiko aldagelen paretak ez dira goraino iristen eta beraz, pareta horiek erabat ixteko eskaria egin zioten. Hala ere, oraindik, erantzunik jaso ez dutela salatu dute.