BAT-eko txikienek eta beteranoek maila eman dute asteburuan

Gipuzkoako Kategoria Txapelketa, Euskadiko Txapelketa Absolutua, Madrilgo Txapelketa Absolutua eta Kataluniako Txapelketa Absolutuan parte hartu dute BAT-eko atletek.

Belen Bermejok bere errekorra hautsi zuen Espainiako Jaurtiketa Luzeko Txapelketan otsailean.
Anoetako mini estadioan Gipuzkoako Kategoria Txapelketa egin zen, eta bat egin zuen Durangon egin zen Euskadiko Txapelketarekin. Bietan parte hartu zuten BAT-eko atletek.
 
Donostian Iker Ibarguen izan zen nabarmendu zena 18 azpikoentzako 2.000 metro oztopoen proban. Seigarren postua bereganatu zuen 01,17ko markarekin.
 
Adingabeen Gipuzkoako Txapelketa ere egin zen eta Maialen Diazek urrezko domina eskuratu zuen 20 urtez azpiko kategorian 23,05 metroko jaurtiketarekin. Taldearen arabera Diazek bere marka pertsonala hobetu zuen. Unai Eraso taldekideak urrezkoa lortu zuen ere 18 urtez azpiko mailuan 46,85 metrorainoko jaurtiketarekin.

Alaine Agerralde eta Egoitz Mikelarenak 300 metro egin zituzten. Agerralde Gipuzkoako txapelduna izan zen 41,16 segundoko denborarekin eta Mikelarena hirugarren izan zen 38,39 segundoko denborarekin.

Durangoko Euskadiko Txapelketa Absolutuak
 
Asteburuan burutu zen ere Durangoko Euskadiko Txapelketa Absolutua eta lau domina ekarri zituen etxera BAT-ek.
Mikel Agirrebeñak zilarrezko domina irabazi zuen 5.000 metrokoan 15:25,47 minutuko erlojupeko batekin; Altuera jauzian Jon Matei hirugarren izan zen, 1,94 metrotan saiakera hobea lortu zuen; Alazne Garridok 400 metrokoan 56,80 segundo egin zituen eta brontzezko domina bereganatu zuen; Goizane Garciak pisu jaurtiketan 10,78 metroko jaurtiketa hobetzea lortu zuen eta hirugarren izan zen.

Madril eta Kataluniako Txapelketa Absolutuak
 
Espainiako atletak bildu ziren Madril eta Katalunian eta aire zabalean egin ziren probak. Madrilen hiru podium eskuratu zituen BAT-ek, eta, Katalunian, Belen bermejo izan zen domina eskuratu zuen bakarra.

Lissette Arrega mailu jaurtiketan 47,58 metroko jaurtiketa egin zuen eta brontzezkoa izan zen berarentzat; Altuera jauzian Victoria Brisok 1,60 metroko altuera gainditu zuen eta hirugarren geratu zen; Blanca Garciak xabalinak 39,70 metroko jaurtiketa egin zuen eta hirugarren izan zen ere.
 
Kataluniako Txapelketa Absolutuan mailu jaurtiketan Belen Bermejok 56,92 metroko jaurtiketa egin zuen eta brontzezko domina bereganatu zuen. Berarekin batera igo ziren podiumera Espainiako errekor berria ezarri duen Laura Redondo (71,40 metro) eta Berta Castells (65,39 metro). Taldeak Sergi Teixeiraren lana ere nabarmendu nahi izan du, bere marka pertsonala hobetu zuelako 400 metro hesietan 53,71 segundo eginez.

Liga
 
Asteburu honetan ligako azken topaketa egingo da. Emakumeek ohorezko dibisioan jarraitzea defendatuko dute Donostian, eta gizonek, lehen maila Gandian.

“Ohorezkoak” direla erakutsi beharko dutela emakumeek dio BAT-ek, baja askorekin lehiatuko duten azken jardunaldian. Izan ere, Teresa Errandonea, Maria del Mar Jover eta Irune Muguruza ez dira osatu. Larunbatean Anoetako mini estadioan izango dira 16:00etan.

Gizonek ere baja garrantzitsuak dituzte, Juan Errandonea, Ivan Redondo eta David Fuentesek ezingo dute parte hartu. Lehen mailari eustea izango dute jokoan etxekoek.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.