Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Espazio baten zain, kalean izan da Ziztaka ikasturte honetan

Kurtsoaren gaineko balorazio baikorra egin du iniziatibak, Kulturakada kultur zikloaren barruan antolatutako jarduerak direla eta. Ginga jartzeko azken ekitaldia hilaren 11n izango da: Ziztaka 2.0 jaialdia.

Ziztakaren Kulturakadaren barruan, antzerkia.
Aizpea Amas Agirre
Irun
2022/06/06

Bukatzear da 2021-22 ikasturtea Ziztakarentzat. Halakoetan atzera begiratu, eta balantzea egiteko garaia izaten da, eta Ziztakan ere hala egin dute. Aurten, lehenengoz, Kulturakada kultur zikloa martxan jarri du Irunen euskara eta kultura sustatzeko sortutako iniziatibak. Jardueraren asmoa izan da hirian euskaratik lan egiten duten artista eta sortzaileak ikusaraztea, eta batik bat horiek euren lana plazaratzeko espazio falta agerian uztea. «Aurten kalean egin dugu, espaziorik ez daukagulako», adierazi du Maider Ugarte Garbizu Ziztakako kideak. Espazio hori kafe antzoki bat izateko lanean ari da mugimendua, baina bien bitartean dituzten baliabideekin artistei tokia egiten ari zaie.

Kulturakadaren barruan, lau ekintza nagusi egin ditu Ziztakak, hilabeteko bat. Lehena otsailean egin zuten: arte plastikoaren museo ibiltaria. Bost espazio erabili zituzten horretarako: Berruta denda, Oiasso, Labe Gorri okindegia, Mari taberna eta Hache estudioa. “Espazio bakoitzean artista baten erakusketa zegoen, eta bertan artistak azaltzen zuen zer egin zuen, zergatik eta nola gauzatu zuen, besteak beste”, adierazi du Ugartek. Hurrena martxoan izan zen, eta literaturari egin zioten tartea. Lupe Lekuona ipuin kontalariak haurrentzako ipuinak kontatu zituen, eta Joseba Larrartxe Josevinsky-k komikigintzari buruzko tailer bat eman zuen. Azkenik, Itxaro Bordak Emakumeak, literatura eta euskara hitzaldia eskaini zuen. “Hortik abiatuta, I. Ziztaka Ipuin Lehiaketa antolatu genuen”. Euskaraz idatzitako ipuinak jaso dituzte, eta orain, epaimahai batek erabakiko du norena den lanik onena. Epaimahaia Egoitz Zelaiak, Ainara Maiak, Joxan Elosegik eta Yurre Ugartek osatuko dute.

Apirilean, berriz, bertsolaritzaren txanda izan zen. Korrika Irundik pasatzen zela baliatuz, AEKrekin batera, egun osoko jaialdia antolatu zuten, eta horren barruan, bertso musikatuak egin zituzten. Kulturakadarekin bukatzeko, maiatzean, antzerkiari egin zioten tokia: Nomofobika antzerki taldeak Hackerrak antzezlana aurkeztu zuen.

Ugarteren arabera, helburua askotariko diziplinak plazaratzea izan da: “Alegia, kultura ez dela bakarrik musika eta bertsoa. Erakutsi nahi genuen beste diziplinak ere badirela, eta kulturaren parte direla”. Horrez gain, ekitaldien balorazio positiboa egin dute, bai artisten aldetik baita harreraren aldetik ere: “Hor uste dugu komunikazioan huts egin dugula, baina, hala ere, jende asko hurbildu da”. Ikus-entzuleek lanak “oso txukunak eta kalitate onekoak” izan direla adierazi diete.

Ikasturtea bukatzeko, hurrengo larunbatean, hilak 11, Ziztaka 2.0 jaialdia egingo dute, 19:00etatik aurrera, Moskun. Han emango dituzte ipuin lehiaketako sariak eta, ondoren, Eneritz Furyaken kontzertua izango da.

Lantalde egonkorra

Udari begira datorren ikasturteko plangintza prestatuko dute, eta irailetik aurrera, berriro kalean egon nahi dutela berretsi du Ugartek. Ziztakan bi talde egonkorretan banatuta daude. Bata udalarekin hartuemanean dago kafe antzokiari begira, eta bestea, berriz, kaleko jarduerak prestatzen. Artistek Ziztaka iniziatiba derrigorrezkoa zela iritzi diotela esan du Ugartek: “Denek esan digute Irunen espazio bat behar dela, eta oso zaila dela artista bezala bizitzea eta euren lanak erakustea”

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.