Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Nagusikleta, kalearen parte sentitzeko dinamika iritsi da Bidasora

Danimarkan sortu zen Nagusikleta eta jada 56 herrialdetan dago martxan. Adinekoekin bizikletan paseoak ematean datza proiektua, eta Bidasoan finkatu nahian dabiltza.

Urriko irteerako argazki bat. Gehiago Balaztaren blogean daude. HITZA
Alaine Aranburu Etxegoien
Hondarribia,Irun
2022/06/06

Geroz eta gehiago entzun ohi dira bakardadea eta indibidualismo kontzeptuak, bi baldintza horietan bizi baita egungo gizartea nahita edo nahigabe. Batzuek aukeratu egiten dute bizitzeko modu hori, baina beste asko gogoz kontra daude, batez ere, bakarrik. Adinekoak dira nagusiki bakarrik sentitzen direnak, eta Hondarribiko Udalak horren gaineko ikerketa egin du, herriko nagusiek zein egoera sozio-pertsonala duten jakiteko. Ildo horretatik doa Nagusikleta: adinekoei bizikleta irteerak egiteko egitasmoa da, konpainia onean.

Nagusilan irabazi asmorik gabeko elkarteak, bakardade egoeran dauden adineko pertsonei laguntzen die boluntarioen lanarekin. Bertako kide da Jesus Mari Gerra hondarribiarra. Donostiako Bizikletaz Adinik Ez proiektuaren berri izan zuen. Hiru plazako (gidaria barne) bizikletak erabiltzen dira egitasmoaren barruan adinekoei paseoak eskaintzeko. Baina, bizikleta horiek erabiltzeko ikastaro bat egin behar zela azaldu zioten; bertaratu egin zen Gerra eta Balaztako kideekin egin zuen topo bertan.

Txirringak bereziak dira. Izan ere, bizikleta bakoitzak 60 kilo pisatzen ditu hutsik, eta bi pertsona gainean nahiz txirrindularia batuz gero, ia 300 kilo metatzen dira. Ikastaroa egitea ezinbestekoa dela berretsi dute Balaztako kideek, batez ere kontu handia izan behar delako jendea garraiatzen denean.

Lehen pedalkadak

Ikastaroa burutu zuten Balaztako zazpi kidek, tartean zirela Manu Eizagirre eta Iñaki Daboz. Hondarribiko Mugikortasunaren Asterako Donostiako lagunei triziklo berezi horiek eskatu, eta paseo batzuk ematea proposatu zuten. Eguraldia ez zuten lagun izan, eta atzeratu egin behar izan zuten Nagusien Egunera arte, urriaren lehen egunera arte. Maiatzean berriz, Nagusikleta izenarekin lehen paseoa egin zuten: hiru triziklotan 32 pertsonarekin ordu eta erdiko buelta egin zuten.

Irun eta Hondarribiko bost erresidentzietako erabiltzaileak ziren paseoak eman zituztenak, zehazki, Hondarribiko San Gabriel eta Betherramekoak, eta Irungo Caser Anaka, Ama Xantalen eta Inmaculadakoak. Paseoak bukatzean adinekoak oso kontent azaldu zirela adierazi du Eizagirrek, eta Gerrak nabarmendu du erresidentziatik ateratzeko proposamena beharrezko dutela: «Irunen aurrekoan Behobiaraino joan ginen, eta Erdi Aroko azoka zegoen; erresidentzietako jendearentzat egoitzatik kanpoko edozer nobedade handia da». Eizagirrek gaineratu du kalera irteten direnean «bizitzaren parte» sentitzen direla.

Nagusikleta Bidasoan

Osotara bi irteera egin dituzte dagoeneko, bata urrian eta bestea maiatzean. Baina bietarako tandemak eskatu egin behar izan zituzten, eta orain haienak lortu nahi dituzte. Eskaera egin diete Irun eta Hondarribiko udalei, eta adierazi diete nahiz eta oraingoan erresidentziekin lanean aritu diren, behar hori eguneko zentroetan ere badagoela eta, beraz, inbertsioa egitea defendatu dute. Gerra: «Dirua lortuz gero Balaztak eman dezake laguntza teknikoa, segurtasun handia behar delako adinekoekin. Alde horretatik babes ona da Balazta».

Boluntario sarea eratzea ere beharrezkoa dela uste dute, eta Irunen nahiz Hondarribian proiektua finkatzeko ikastaroa egitera animatu nahi dituzte txirrindulariak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.