Hondarribiko sostengu taldeak laguntzera animatzeko deia egin du
Irungo sostengu taldeak San Pedro eta San Martzial jaietan izango duen txosnan lan egin nahi duen orok posta elektroniko bidez mezu bat bidali beharko du.

Irungo sostengu taldeak San Pedro eta San Martzial jaietan txosnak ezarriko ditu eta horren kudeaketa egin ahal izateko, taldeak, laguntza eskatu dio Hondarribiko sostengu taldeari.
Bi txanda egingo dituzte: 19:00etatik 00:00etara lehena eta 00:00etatik 04:00etara bigarrena. Lagundu nahi duen orok mezu baten bidez izen abizenak eta aukeratutako txanda ezagutarazi beharko ditu.
Gainera, gogorarazi nahi izan dute elkarlana alde bikoa dela eta Irungo sostengu taldea ere Hondarribiko jaietan Hondarribiko taldea laguntzen izango dela.