Estatuko Aurrekontu Orokorretan hiriari lotutako bi zuzenketa sartu ditu EAJk

Irungo trenbideko hondartza estaltzeko eta hiriaren erdialdea Anaka auzoarekin lotzeko proiektua idazteko eta Plaiaundi Parke Ekologikoaren ibarra zaharberritzeko zuzenketak sartu dituzte.

[Erreportajea] Etorkizuna ereiteko unea

Gipuzkoan baso "gutxi eta sakabanatuta" daudela esan du Baso Biziak plataformak. Azaroaren 27an jardunaldiak egingo dituzte Irunen.

Bilboko manifestaziora deitu ditu bidasoarrak EH Bilduk

Hilaren 20ko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte. "Gure sendotasuna erakusteko garaia da. Bilboko kaleak betetzeko garaia da".

Irundarren artean erreferentziazkoa bilakatzen

Ireki zutenetik bi urtera egonkortutako egitasmoa da Labore Txingudi. 200dik gora bazkide ditu dagoeneko, eta hiritarren artean gero eta onespen handiagoa du establezimenduak.

Tximeleten Taupada. Tximeleta moreak. A25.

[Erreportajea] Aske hegan egingo duten tximeleta moreak bildu nahi dituzte

Tximeleten Taupada proiektuarekin bat eginez, emakumeen aurkako indarkeriaren eta biolentzia bikarioaren ikur diren tximeleta moreak sortzera deitu dute Emekik eta Zuloaga Etxeak.

Valvulas Zubi enpresako langileek greban jarraitzen dute

Orain dela hiru aste hasitako greba egunekin jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi du ELA sindikatuak, "enpresak hitzarmena berritu dezan".

Osoko bilkura abenduaren 2an egingo dutela iragarri dute.

2022ko udal aurrekontuaren zirriborroa prestatu du gobernu taldeak

Zirriborroa oposizioko udal taldeen esku jarri zutela asteartean jakinarazi du Juan Mari Altunak; abenduaren 2an egingo dute udal aurrekontuen osoko bilkura.

Haurren ongizatearen gaineko topaketa egingo dute hilaren 20an

Laugarren edizio honetan haurren garapenean laguntzeko funtsezko gaiak landuko dituzte. Tailerrak, hitzaldiak eta mahai inguruak egingo dituzte haur zein gurasoekin.

Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaranekin, bertso afaria Itsas-Lur elkartean

Sarrerak eskuratzeko Txantxangorri edo Branka ostatuetara joan daiteke. Telefonoz ere egin daitezke eskaerak. Azaroaren 20an da saioa.

Bira Zapatistaren harreran parte hartu nahi dutenentzako bilera irekia egingo da bihar

Azaroan dira iristekoak Bira Zapatistako hainbat kide Euskal Herrira, eta eskualdean harrera egin nahi dietenei zuzendutako bilera irekia egingo dute bihar.

Irun eta Hondarribiko EH Bilduk batera egingo dute herri batzarra, datorren astean

Hurrengo asteartean Irun eta Hondarribiko EH Bilduk herri batzarra egingo du, Palmera Montero gunean. Bertan izango da Nekane Zinkunegi koalizioaren Gipuzkoako arduradun politikoa, eta ikasturteari begira dituzten erronkez arituko dira eztabaidan.

Trafikoan aldaketak Domu Santu Egunean

Hondarribiko hilerrira autoz joateko Gabriel Aresti kalea erabili beharko da, eta handik ateratzeko Torreko aldapa. Musukoa beharrezkoa da hilerrian.

Preso eta iheslarien alde bilduko dira gaur, Etxerat-ek deituta

Zabaltza plazan elkartzera dei egin du Etxerat-ek gaur 20:00etan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde eta sakabanaketa politikak salatzeko asmoz.

Madrilgo ahots gazteak, Hondarribiko parrokian

Coro de Jóvenes de Madrid abesbatzak kontzertua emango du gaur alde zaharreko parrokian. Errepertorioan Euskal Herriko sortzaileen abestiak daude.

Gipuzkoako 39 enpresa txiki eta ertain berritzailek saria jaso dute Irunen

Hazinnova programan parte hartu ondoren, Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa Beherako enpresa horiek akreditazioa lortu dute, hala nola, berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri dituztelako.

Azaroa ezkontza gastronomikoen hilabetea izango da

Hondarribiko XVIII. Dastatze eta Uztartze Jardunaldiak azaroaren 5ean hasi eta 27ra arte egingo dituzte. Zortzi establezimenduk parte hartuko dute.

Emakume Langileon Eskolaren lehen saioa eskainiko du larunbatean Itaiak

Formakuntza eta eztabaidak sustatzeko saioa izango da. Hondarribiko liburutegian egingo dute.

Gehiago