2022ko udal aurrekontuaren zirriborroa prestatu du gobernu taldeak
Zirriborroa oposizioko udal taldeen esku jarri zutela asteartean jakinarazi du Juan Mari Altunak; abenduaren 2an egingo dute udal aurrekontuen osoko bilkura.
2022. urteko udal aurrekontuen zirriborroa prestatu du jada Hondarribiko EAJren gobernu taldeak. Dokumentua gainontzeko udal taldeei igorri ziela astearte goizean tokiko gobernuak ezagutarazi du Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziak. Udal aurrekontuaren inguruko osoko bilkura abenduaren 2an egitea aurreikusi du udal gobernuak.
“Astearte goizean zirriborroa pasa genien oposizioko taldeei, egoki aztertu dezaten, eta proposamenak egin ditzaten hala ikusten badute. Gure asmoa Ogasun Batzordea azaroaren 25ean egitea da, eta bertan diktaminatzen den proposamena abenduaren 2ko udalbatzarrera eramatea”, bukatu du hautetsiak.