Trafikoan aldaketak Domu Santu Egunean
Hondarribiko hilerrira autoz joateko Gabriel Aresti kalea erabili beharko da, eta handik ateratzeko Torreko aldapa. Musukoa beharrezkoa da hilerrian.

Hondarribiko Udalak jakinarazi du astelehenean, Domu Santu Egunean, hilerrira autoz joateko asmoa dutenek hainbat kontu hartu beharko dituztela kontuan.
Batetik, hilerrira joateko Gabriel Aresti kalea (Abarka jatetxearen aurrean dagoen biribilgunetik) erabili beharko da. Handik ateratzeko, berriz, Torreko aldapa (Labreder inguruan dago) hartu beharko da.
Iazko Domu Santu Eguna berezia izan zen. COVID-19a saihesteko osasun neurri zorrotzak ezarrita zeudelako. Aurtengoan, aldiz, neurri horiek arindu dira. Edonola ere, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi Gonzalo Carrionek hilerrira joango diren hondarribiarrei oroitarazi die zentzuz joka dezatela, “larrialdi egoerarik ez dago, baina musukoa eraman beharko da”.