Preso eta iheslarien alde bilduko dira gaur, Etxerat-ek deituta
Zabaltza plazan elkartzera dei egin du Etxerat-ek gaur 20:00etan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde eta sakabanaketa politikak salatzeko asmoz.
Azken ostiraletan egin ohi duten moduan, elkarretaratzea deitu du Zabaltza plazan gaur 20:00etarako Etxerat-ek. Bertan, preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatu eta sakabanaketa salatuko dituzte.
Gaur egun lau irundar daude preso, eta horietatik Fermin Vila eta Iratxe Sorzabal Euskal Herritik kanpo ari dira betetzen kondena. Aldiz, Aitor Olaizola eta Francisco Jose Ramada Estevez ‘Bera’ Euskal Herriko espetxetan daude.